HERENA : THE DRY SALVAGES

 

 

—I—

 

Eztaquit anhitz jaincoez; baina ustea dut ecen hibaia

Jainco ilhun bortitz bat dela —antipathetico, salvage eta intractable,

Grado bateraino patiente, golpe batez fronteratza aithortua;

Util, ez fidagarri, hala nola commercioco viajante bat;

Baina azquenean problema bat ubi-guileençat.

Problema behin eta solvaturic, hirico habitanteec

Ahaztu eguiten dute jainco ilhuna —bethi, hala ere, implacable,

Bere sasoinen eta rabien gordari, destructore,

guiçonec ahaztu nahi dutenaren

Gogorale, desohoratua, despropitiatua da

Machinen adoratzaileez, baina beha, bethi beha eta beguira

Haren rhythmoa presente cegoen umeen lo-guelan,

Apirileco atha-aitzineco ailantho lirainean,

Uda-azqueneco mahainaren gaineco mahatsen urrinean,

Arratseco gas-arguizco neguaren circuluan.

Hibaia gure barrenean dago, itsasoa gure inguruan;

Itsasoa halaber leihorraren hondarra, sartzen den

Granitoa, creatione anterior eta distincto baten

Aieroak jaurtiquitzen dituen plaiac:

Itsas-içarra, carramarro ermitauna, balearen leppa-heçurra;

Algaric delicatuena eta itsas-anemona

Gure curiositateari escaintzen dion butzuac.

Geure galduac bihurtzen dizkigu, vela urrhatua,

Othi-lappico appurtua, arraun hautsia

Eta arrotz hilen ropa. Itsasoac anhitz voz ditu,

Anhitz jainco eta anhitz voz.

                  Gatza basa-rosan dago,

Lanhoa ezquietan.

                  Itsasoaren orroa

Eta itsasoaren heiagora, voz differenteac dira

Maiz batera ençunac; cordelen auhena,

Uretan lehertzen den uhinaren mehatxua eta caricia,

 

Granitozco hortzen ustelqueria distantea

Eta hurbiltzen den rocaren kexa gaztegaria,

Guztiac dira itsasoaren vozac, eta costa-aldera

Abioan doan buia ziztaria, eta itsas-çoria:

Eta lanho isilaren oppressionearen pean

Campai jotzaileac

Dembora neurtzen du, ez gure dembora, lurraren

          barrentasun lehia-gabeac joa, dembora bat

Chronometroaren dembora baino çaharragoa,

Andre anxiatu eta axolatuec contatutaco

dembora baino çaharragoa,

Itzarric dautzan andreac, futuro calculatzen dutenac,

Saiatzen direla desehotzen, desbilbatzen, desariltzen

Eta adobatzen batera passatua eta futuroa

Gau-erditic goizera, passatua deceptione

Eta futuroa futuro-gabe denean, eguna urrhatu baino lehen,

Dembora guelditzen denean eta dembora inoiz acabatzera eztoanean;

Eta lurraren barrentasunac, hatsapenetic den eta cenac,

Jotzen du

Campaia.

 

 

—II—

 

Non dago harençat fin bat, soinuric gabeco auhena,

Uda-azqueneco floreen cimeltze isila.

Bere petaloac erortze utzi eta movimenduric gabe guelditzen direnac;

Non duquete fin bat naufragioaren hondaquinec

Plaiaco heçurraren othoitzac, annunciatione

Calamitatetsuaren othoitz desothoizlariac?

Eztago finic, baina additone bat, anhitz

Egun eta gauren consequentia herrestaria,

Fidagarrien generitzan haren—

Eta horregatic renunciationeraco egoquien haren—

Hondamendiaren erdian vici içateco urthe

Emotione-gabeac emotioneac beretzat hartzen dituen bitartean.

Additione finala dago, bothere fracasatuen aurreco

Harroqueria edo resentimendu fracasatua

Devotione-gabetzat har ahal daitequeen devotione eppela,

Urppera gueldiro sartzen den onci galduan,

Azquen annunciationearen campaiaren clamore

Uka-encina ençute isila.

Non dago haiençat fin bat, lanhoa nausi den

Haicearen buztanean navegatzen diren arrançaleentzat?

Ecin pensa deçaquegu dembora oceano-gabe bat

Edo oceano perditione-gabe bat

Edo passatua beçala destinationeric ez ukatera

Damnaturic eztagoen futuro bat.

Bethi oncitic ura kentzen egonen direla pentsatu behar dugu,

Velari eta garraiari, bitartean ifarra hodeitu eguiten baita

Roca behere cambia-ecin eta erosionegabeen gainetic

Edo bere soldata hartzen baitu, caian velac leihortzen dituela;

Examinationeric supportatuco ezluqueen sarecada batequin

Ecin paga daitequeen viaje bat eguinen balute beçala ez.

Eztu fin bat, auhen mutuac,

Eztu fin bat flore cimelen cimeltzeac,

Mingarri eta movimendu-gabe den minare movimenduraco,

Itsasoaren galtzapenaraco eta naufragioaren galtzapenaraco,

Bere jaincoa den herioari heçurrac eguiten dio othoitza.

Bakarric azquen annunciationearen othoitz desothoizlaria.

Badirudi ecen çahartzen garen bitarten,

Beste arau bat duela passatuac, eta sequentia huts bat içateari utzitzen diola—

Eztela developamendu bat: fallacia partial bat da

Evolutionearen notione superficialean curajatua,

Mente popularrean passatuaz ukatzeco modu bat bihurtzen dena.

Çori-onaren momentuac — ez ongui-egonaren cençua,

Fruitionea, cumplimendua, segurança edo affectionea,

Edo barazcari on simple bat, baina illuminatione suppitoa—

Experientia irabaci guenuen, baina significança galdu,

Eta significançari hurbiltasunac experientia restauratzen du

Forma differente batetan, çori-ontasunari

assigna ahal dieçaioquegun edocein sifnificançaren harandian

Lehen erran dut ecen significançan revivificatutaco experientia passatua

Eztela vicitze bakar batetan baina anhitz generationetan

Hartutaco experientia — probablequi

Guztiz ineffable den cerbait ahaztu gabe:

Historia documentatuaren guerthutasunaren

Guibelaco beguirada, terrore primitivorateco

Sorbaldaren gaineco beguirada.

Orain descovertu-berri dugu ecen agoniazco momentuac

(Gaua okerren sperançagatic edo beldurragatic

Gaizqui-comprehenitzeari or içanac diren ala ez

Ezta questionea) halaber dira permanente,

Demborac duen permanentiarequin, hobequi appreciatzen dugu hau

Besteren agonian. Hurbildic experientiatzen baitugu,

Gueuror involvatzen baicaitu, gueurean baino.

Gure passatua actionearen corronteec coverturic baitago,

Baina besteren tormentuac experientia inqualificatu bat beçala dirau, attritione

                                                subsequenteac ez usatua.

Gendea cambiatzen da, irritzen da: baina agoniac dirau.

Dembora destructorea dembora preservaria da,

Negro, behi eta oilo hilezco cargoarequin beçala,

Sagar mingotsa eta sagar horzcatua beçala.

Eta descansuric gabeco roca appurtua

Uhinec garbitzen dute, lanhoac estaltzen du;

Egun nare batetan monumendu bat da soilic

Eta egur-aldi navegablean guia bat,

Ruta bat marcatzen duena: baina sasoin itzaluan

Edo furia suppitoan, bethi içan cena da.

 

 

—III—

 

Batzutan pensatu eguin behar dut hau cenic Krisnac erran nahi ukan çuena—

Beste gaua batzuren artean — edo gaua bera explicatzeco modu bat:

Futuroa canta cimel bat dela, regue-rosa bat edo marrubi-ramu bat,

Honera dolutzera ethorri eztirenen dolu mingarriarequin,

Inoiz çabaldu ezten liburu batetaco hosto horien artean prensatua.

Eta gora-bidea behera-bidea da, aurrera-bidea atzera-bidea da.

Ecin admetti deçaqueçu finco, baina gauça segurua da,

Dembora eztela remedio bat: patientea eztago hemen.

Trenac arrancatu eta passajariac fructaren

Periodicoen eta negotio-carten aurrean jarriric daudenean, (despeditzera joan

                                          citzaizquienec plataforma utzi dute),

Minetic bozera relaxatzen çaizquie beguitharteac

Ehun ordu baten rhythmo loac hartura.

Aurrera, viageruac!, vicitze differenteetara

Edo ecein futurotara etzarete passatutic escapatuco.

Statione hura abandonnatu edo cembait terminotara

Arrivatuco cineten gendea bera etzarete çuec,

Rail guero eta hersiagoac çuen atzean galtzen diren artean;

Edo linea-onci çaratatsuco covertan,

Çuen atzean handitzen habuinari beguiran,

Eztuçue pensatuco ere «passatua accabatu da»,

Edo «futuro gure aurrean dago»,

Arrastean, velen eta soqken artean, voz batec

Dio isil-pean (baina ez belarrira, demboraren

Bara-oskol murmuriotsua, eta ez ecein lengoagetan),

«Aurrera, bada, çuec viajatu uste duçuenoc,

Çuec etzarete caia urruntzen ikusi cenutenac,

Ez eta desembarcatu eguinen çaretenac.

Hemen, aurkaco honen eta harandico costa haren artean,

Dembora retiratzen den bitartean, futuroa considera eçaçue, eta molde berez

Passatua, justitiazco spiritu batequin.

Actione ez inactione ezten momentuan, hau

Recebi ahal deçaqueçue: "Içatearen edocein spheran

Guiçonaren endelegua çain egon behar çaio

Heriotzeco orduari" — Hau da actione bata

(Eta heriotzeco ordua momentu bakoitza da)

Besteen vicitzean fructificatuco dena:

Eta ezteçaçuela pensa actionearen fructua.

Aurrera!

          Oi, viajariac! Oi, itsas-guiçonac!

Çuec, borthura atoztenac! Gorputzec itsasoaren

Processua eta jujamendua edo beste edocein guerthacari

Suffrituco duçuenac! Hau da çuen destinatione reala».

Honela Krisnac abisatu cion Arjunari

Gathazcaco celhaian.

                          Ez viage on diçuela,

Baina viagea aurrera! Viajariac!

 

 

—IV—

 

Andrea, sanctuarioa promontorioan duçuna,

Hauengatic othoitz eguiçu, oncietatic dabilçanac,

Arrainquetaren negotiotic vicitzea atheratzen dutenac,

Edocein traffico legali lothuric daudenac,

Eta onciac conductzen dituztenac.

Repetti eçaçu halaber othoitz bat hauengatic

Semeac edo senharrac itsasora joaten bai baina ez bihurtzeen

Ikusi dituzten emacumeengatic:

Figlia del tuo Figlio,

Ceruco Erreguina.

Othoitz eguiçu halaber ceinengatic haiengatic oncietan egonic

Bere viagea hondarrean itsasoaren ezpainetan

Edo despatxatuac içanen eztiren eztarri ilhunean

Edo itsas-campaiaren Angelus perpetualaren hotsa helduco etzaien lekuan

Accabatuco dutenac.

 

 

—V—

 

Marterequin communicatu, spirituequin conversatu,

Itsas-monstruoaren conducta reportatu,

Horoscopoa describatu, haruspicatu edo aztiatu,

Signatuaren eritasuna observatu, ahurraren

Cimurduretan biographia, eta erhieta, tragedia

Evocatu; sortilegioaren bitartez edo dute-orrietan

Ethortzecoa igarri, carta-jokoan

Inevitablea susmatu, pentagrammequin

Edo acido barbiturequin dostatu, edo terrore

Preconscienteetan imagina recurrentea dissectatu—

Uma-oncia, hil-hobia edo ametsac exploratu; hauc guztioc

Dembora-passa usualac dira, holguetac edo prensan eridendaco dostaquetac

Eta bethi içanen dira, batzuc especialqui,

Nationeetan riscua eta perplexitatea dagoenean,

Cein Asiaco costetan, cein Edgware Road-en.

Guiçonaren curiositateac passatua eta futuroa bilhatzen du

Eta dimensione horri datxeca. Baina demboraren

Eta dembora-gabearen intersectionaren punctua

Apprenitzea, sanctuetaraco occupationea da—

Ez are occupationea ere, baina amoriozco vicitze baten

Ondoco heriotze batetan emandako eta hartutaco cerbait,

Barreneco sua, altruismo eta autorrenunciationea

Gure arteco gehienonçat, bakarric dago itzaradoqu-gabeco

Momentua, demboraren barreneco eta campoco momentua,

Eguzqui-brinça batetan galdutaco distractione guehieguia.

Ikusi-gabeco basa-erratza, edo neguco igorcirina,

Edo cataracta, edo musica bat bain sakonqui

Ençuna non ezten inola ere musica, baina çuec çarete musica

Musicac dirauen bitartean. Bakarric daude aieroac eta keinuec,

Aieroei darraizten keinuac. Eta gaineracoa da

Othoitz, observantia, disciplina, pensamendu eta actione.

Erdi-keinatutaco aieroa, erdi-comprehenitutaco emaitza, incarnatione da.

Hemen existentziazco spheren

Unione impossiblea actual da,

Hemen passatua eta futuroa

Conquestatuac eta reconciliatuac dira,

Bakarric movitua denaren eta bere barrenean

Movimenduren ecein ithurriric eztaducanaren

Movimentu baicic actionea ezlitzatequeen lekuan—

Bothere daemonico eta chthonicoec

Guidatua, eta actione çucena bai passatutic

Bai futurotic ere libertate da.

Gure arteco guehienonçat, hau da muga-harri bat

Hemen inoiz realizatuco eztena;

Saiatzearequin aurrera seguituco dugulaco

Baicic oraindic venuturic ezcaudenoc;

Gu, azquen fin batean, contentuz baldin

Gure reversione temporalac elicatzen badu

                    (ez ametzaren çuhaitzetic urrunegui)

Lur significantearen vicitzea.

 

 

 

© T.S. Eliot

© itzulpenarena: Gabriel Aresti

 

 

"T.S. Eliot euskaraz" orrialde nagusia