BIGARRENA: EAST COKER

 

 

—I—

 

Ene hatsapenean ene fina dago. Successionetan

Etseac eraiquitzen eta erortzen, jausten dira, hedatuac

Içaten dira, removituac, destructuac, restauratuac, edo haien lekuan jartzen da

Celhai çabal bat, factoria bat edo carrica bat.

Harri çaharra edificio berriraco, egur çaharra su berrietaraco,

Su çaharra hautsetaraco, eta hautsa lurreraco

Hau baita haraguia, larrua eta gorotza,

Guiçonen eta abereen heçurrac, artha-landarea eta hostoa,

Etseac vici eta hiltzen dira: dembora bat dago edificationeraco

Eta beste bat vicitzeraco eta generationeraco

Eta beste bat haiceac appur deçan leiho erdi-appurtua

Eta saguac laster eguitura duen uleria iharraus deçan

Eta arras gaizqui-vestitua motto isil baten iharraus deçan.

Ene hatsapenean ene fina dago, orain arguia jausten da

Celhai çabaletic, carrica sakona adarrez

Hersten duela, arrats-aldean ilhuna,

Han non hi makurtzen haicen aulki batetan gurdi bat iragaten den artean

Eta carrica sakonac hiriraco directionean

Insistitzen du, çargori electricoan

Hypnotizaturic, lanho bero batetan arguilhuna

Absorbatu eta ez refractatu eguiten du harri beltzac.

Dahliec silentio hutsean lo eguiten dute.

Hontz goiztiarrari iguricaçue.

                        Celhai çabal haretan

Ezpahaiz guelhiegui hurbiltzen, ezpahaiz guehiegui hurbiltzen,

Udaco gau-erdi batez, ahal dançuqueçu

Xirula ahularen eta dambolinaren musica,

Eta ahal dacusqueçu suaren inguruan dançari

Guiçonaren eta andrearen associationea,

Matrimonioa significatzen duena—

Sacramendu dignificatu eta commodo bat.

Bia eta bia, conjuctione necessarioa,

Elkarri escutic edo besotic datxatzala,

Concordia representatzen duena. Suaren inguruan

Garren gainetic jaucica, edo circulutan bilduca,

Rusticoqui solemnel edo barre rusticoetan,

Çapata astunez oinac arhinca,

Lurrezco, buztinezco oinac, bozcario popularren jaucica,

Luppean luçaro arthoac elicatu

Dituztenen bozcarioa, denbora gordeca,

Dançaren rhythmoa gordeca,

Bere vicitzeetan sasoin vicietan beçala

Sasoinen eta constellationeen dembora

Esne-bilquetaren eta ogui-bilquetaren dembora

Guiçonaren eta andrearen copulationearen dembora

Eta abereena, oinac gora eta behera.

Janaria eta edaria, cimaurra eta heriotzea.

Arguia urrhatzen da, eta egun berri bat

Çargorrira eta silentioren da preparatzen, itsas-çabalean goizaren haicea

Uhinetan limburtzen da. Hemen nago,

Edo han, edo non nahi den, neure hatsapenean.

 

 

—II—

 

Cer eguiten ari da Hacil beranta

Uda-berriaren disturbamenduarequin,

Udaco çargorriaren creaturequin,

Oinen azpian çarthatzen diren campan-loreac,

Gorria urdinera hain gora jasaten

Eta guero behera hamiltzen diren malva—belharrac,

Elhur goizez bethetaco rosa berantac?

Içar rothariec igoricirina rothatuec

Gurdi triunphalac simulatzen dituzte

Guerra constellatuetan desplegaturic

Scorpioc eguzquiarequin burrucatzen du

Eguzquia eta ilharguia jausten diren arte

Cometec suspirio eta Leonidec hegal eguiten dute

Ceruac eta celhaiac harrapatzen dituzte

Casquet polarrac regnatu baino lehen erratzen den

Su destructivo haretara mundua eramanen

Duen vortice batetan girari.

Hura explicatzeco modu bat cen hau —ez guztiz satisfactorioa:

Façoin poetical usatuegui batetan studio periphrastico bat,

Hitzequin eta significancequin gatahazca intolerablean

Bakarric utzitzen gaituena. Poesiac eztu importa.

Ezta (berriz ere hasteagatic) expectatzen genuena.

Cer valioco çuen, hari luçaro iguriquen bagenion ere,

Hari eta calma-uneari, serenitate autumnalari

Eta adinaren çuhurtasunari? Gu decebitu gaituztea,

Ala bere buruac decebitu dituztea, agure gueldi-hitzeguileec,

Deceptione baten recepta baicic mailegatu eztiogula?

Serenitateac bakarric dorpecia deliberatu bat,

uhurtasunac bakarric secretu hilen eçagumendua

Haic aguertu ciren edo beguiac retiratu cituzten

Ilhuntasunean valio-gabe, han dago, iruditzen çaigu

Experientiatic derivatutaco çuhurtasunean

Valio limitatu bat gehienez bakarric.

Eçagumenduac arau bat imposatzen eta falsificatzen du,

Ceren araua berri baita momentu bakoitzean

Eta içan garen guztiaren valuatione berri eta harrigarri bat

Baita momentu bakoitza. Bakarrik decebitzen gaitu harec ceinec,

Guk decebitzen dugunean ere, egin baitacarquegu calteric.

Erdian, eta ez bakarric bidearen erdian,

Baina bide osoan, oihan ilhun batetan, lahardi batetan,

Hamiltegui baten ertzean, urrhats segururic ezten lekuan

Monstruoen eta argui fantasticoen mehatxu-pean,

Encantamenduaren riscu-pean, ezteçatela aippa

Agureren çuhurtasunic, baina haien oratasunic,

Beldurraren eta freneciaren beldurra, possessionearen beldurra,

Beste baten edo beste batzuren edo jaincoaren jabetza-pean egotearen beldurra.

Acquisi ahal deçaquegun çuhurtasun bakarra

Humilitatearen çuhurtasuna da: Humilitateac eztu finic.

Etse guztiac sarthu dira itsas-pera.

Dançari guztiac sarthu dira mendibera.

 

 

—III—

 

Oi ilhun ilhun ilhun, guztiac sartzen dira ilhun-pean,

Spatio interestellar vacanteac, vacantearen barreneco vacantea:

Capitainac, bancari mertxanteac, letra-guiçon eminenteac,

Artearen patroin generosoac, statistac eta governariac,

Emplegatu civil importanteac, anhitz commiteetaco presidenteac,

Jaun industrialac eta contratista tippiac, guztiac sartzen dira ilhun-pean,

Eta ilhun dira eguzquia eta ilharguia, eta Gothaco Almanach

Eta Bolsaco gazetta, directoreen directorioa,

Eta hotz cençua eta galdu actionearen motivoa.

Eta guztioc joanen gara haiequin, funeral isilera,

Ez inoren funeralera, ezpaitago cein ehortz.

Erran nion neure apurrari, hago lasai, eta bethorquic ilhuna,

Jaincoaren ilhuntasuna içanen baita. Theatro batetan beçala,

Arguiac iraunguitzen dira, scena cambia dadin

Hegal-hots huts batequin, ilhun-peco movimendu ilhun batequin

Eta badaquigu ecen mendiscac eta çuhaitzac, panorama distantea

Eta façada harrigarria içaten direla destructuak—

Eta hala nola, noiz eta luppeco tren-bide bat,

tunnel batetan trena guelditzen den luçaroegui

Bi stationeren artean, eta conversationea gora

doan baina guero astiro jausten den silentioan,

Eta ikusten da aurpegui bakoitzaren atzean

nola ustasun mentala sakontzen den,

Ecer ez pentsatzeco terrore guero eta handiago bakarrik utzitzen duela—

Erran nion neure arimari, hago lasai, eta iguricac sperançaric gabe

Sperança içanen baita gaua okerraren sperança;

iguricac amorioric gabe

Amorioa içanen baita gaua okerraren amorioa;

oraino gueratuco çaic fedea,

Baina fedea eta amorioa eta sperança, hirurec iguriquitzen dute.

Iguricac pensamenduric gabe, ezpaihago guertu pensamenduraco:

Honela ilhuna içanen duc arguia, eta gueldia dança.

Corronte lasterren incirina eta neguco igorcirinac.

Ikusi gabeco basa-erratza eta basa-marrubia

Jardineco barrea, ecstasis echotua, ez galdua,

Requestatzen duena, heriotzaren eta jaiotzearen

Agoniaren beguiran.

Lehenago erran dudan cerbait

Repetitzen dudala. Erranen dut berriz.

Berriz erranen duta? Bertara arrivatzeco

Hagoen lekura arrivatzeco, ehagoen lekutic aienatzeco,

Ecstasisic eztagoen bide batetatic joan behar

Ecstasisic eztagoen bide batetatic joan behar duc.

Eztaquian lekura arrivatzeco,

Ignorantiaren bidea den bide batetatic joan behar duc.

Posseditzen eztuana posseditzeco,

Despossesionearen bidetic joan behar duc.

Ecer ehaizen lekura arrivatzeco,

Ecer ehaizen bide batetatic joan behar duc.

Eta eztaquiana daquian bakarra duc.

Eta hire eztena hire den bakarra duc

Eta hagoen lekua ehagoen lekua duc.

 

 

—IV—

 

Cyrurgista çaurtuac alçairua hartzen du

Eta parte destemperatua questionatzen du;

Eta escu odoleztatuen azpian sentitzen dugu

Nola haren artearen compassione çorrotzac

Resolvatzen duen sukarraren enigma.

Gure osasun bakarra eritasuna da

Eta hiltzen den inudeari obeditzen diogu

Ceren haren ardura constantea ezta laket ematea

Baina guri gogoratzea Adamen eta gure bekatua

Eta restaura dadin gure flacquecia gehiago gaiztu behar baita.

Millionario ruinatuac donatutaco

Hospitala da lur guztia;

Hemen, onguia baldin eguiten badugu,

Abandonnatu ez baina edonon prevenitzen gaituen

Beguiramendu absoluto eta paternalaz hilen gara.

Hotza oinetic belhaunetara igaten da,

Sukarrac alambre mentaletan cantatzen du.

Bero nadin, gelatu behar naiz,

Eta su frigido purgatorialetan ikaratu,

Ceinetan garrac baitira rosa, eta kea lahar.

Isurtzen den odola gure edari bakarra da,

Haragui odoltsua gure janari bakarra:

Hala eta guztiz ere, pentsatu nahiago dugu

Sendo garela, haragui eta odol substantiala—

Hala eta guztiz ere, ostirale honi on daritzagu.

 

 

—V—

 

Honela hemen nago, hoguei urteren buruan—

Debalde galdutaco urtheotan, L'entre deux guerres haretaco urtheotan,

Hitzac usatzen ikastera saiatu naiz, eta saio bakoitza

Hatsapen berra-berra bat içanda, eta fracaso-classe differente bat,

Hitzic hoberenac usatzen ikasi bainuen bakarric,

Erran behar eznituen hitzac errateco, edo hura erraten

Guerturic eznengoen moduraco.

Honela ventura bakoitza

Hatsapen berra bat da, inarticulatuan viage bat

Behin eta berriz deterioratzen den equipamendu çarrarequin

Cençuaren imprecisionearen chaos generalean,

Emotionearen squadra indisciplinatuac. Bortxaz eta submissionez

Conquestatu behar cena bestec descovertu dute

Behin eta birritan eta gehiagotan, ecin emulatu ditzaquegun

Guiçonec —batere competitioneric ezpaitago—

Galdu eta eriden eta berriz galdu duguna recovertzeco

Burruca dago bakarric: eta orain propitio eztiruditen

Conditioneetan. Baina acaso ezta ez cer gal, cer irabaz.

Guri saiatzea dagoquigu bakarric. Gaineraco ezta gure axola.

Nondic hasten garen, hura da gure herria, adintzen garen bitartean

Strangertu eguiten çaigu mundua, herioaren eta viciaren arauric

Complicatuena. Ez momentu intenso

Insulatua, lehenic eta gueroric gabecoa,

Baina momentu bakoitzean erratzen den vici-aldi bat

Eta ez guiçon bakar baten vici-aldia

Baina ecin desciphra daitezqueen harri çaharrena.

Badago dembora bat arratseraco içar-pean,

Eta beste dembora bat arratseraco lampara-pean

(Album photographicoarequin arratsa).

Amorioa bere centrotic hurbilago dago

Hemen eta orain importa ukatetic cessatzen duenean

Agureac explorara içateco dira

Hemen nahiz han, eztio importa non

Gueldiric egoteco gara eta gueldi movitu behar gara

Beste intensitate batetara

Unione çabalago batetaraco, beste communione sakonago batetaraco

Hotz ilhunetic eta desolatione hutsetic,

Uhinaren orroa, haicearen orroa, petrelaren

  eta guia-urdearen ur vastoac. Ene finean hatsapena dago.

 

 

 

© T.S. Eliot

© itzulpenarena: Gabriel Aresti

 

 

"T.S. Eliot euskaraz" orrialde nagusia