LEHENA : BURNT NORTON

 

 

—I—

 

Dembora presentea eta dembora pasatua

Acaso daude presente biac dembora futuroan,

Eta dembora futuroa contenituric dembora pasatuan.

Dembora guztia presente baldin badago eternalqui

Irredimible da dembora guztia.

Guertha ahal içan cena abstractione bat da,

Bakarric speculationezco mundu batetan

Possibilitate perpetual baten ancean dirauena.

Guertha ahal içan cenac eta guerthatu cenac

Bethi presente dagoen fin batetara desarratzen dute.

Urrhatsec echo eguiten dute memorian

Hartu ezquenuen passagean

Inoiz çabaldu ezquenuen atherat

Rosa-jardinean. Ene Hitzec horrela dute

Eguiten echo çure memorian.

                Baina zer asmorequin,

Rosa-hostoz bethericaco erratheluan hautsa harrotzen

Dutela, eztaquit nic.

                Beste echo batzuec

Habitatzen dute jardina. Seguituco dugua?

Arhin, erran çuen çoriac, bilha itçazue, bilha itçaçue

Bazter haretan. Lehen athearen ondoan,

Gueure lehen munduan, seguituco dugua

çoçoaren deceptionea? Gueure lehen munduan.

Han ceuden, dignificaturic, invisible,

Lehiaric gabe movitzen cirela, orbelen gainetic,

Autumnoco çargorrian, aire vibrantetic,

Eta lahar-artean ezcutaturicaco musica ençun-gabeari

Arrapostan, çoriac deithu eguin çuen,

Eta begui-colpe ikusi-gabeac gurutzatu çuen, ceren

Rosec behatuac diren floreen beth-ikertzea baitzuten.

Bertan ceuden, guc ostatatu, acceptatu eta acceptari.

Hala movitzen guinen, haec eta gu, manera formal batetan

Çumardi hutsetic, ezpeletaco circulurat,

Butzu lehiortura beguiratzera.

Leihorric butzua, cimendu leihorra, ertz ilhunac,

Eta butzua eguzqui-arguiticaco urez betheric cegoen,

Eta lotosa igaten cen, gueldi, gueldi,

Arguiaren bihotzaz dirdiratzen cen açala,

Eta haec gure atzean ceuden, butzuan reflectaturic.

Guero hodei bat iragan cen, eta butzua hutsic cegoen.

Çoaz, erran çuen çoriac, ceren rosac haurrez betheric baitzeuden,

Excitatuqui ezcutuca, barrea gordeca.

Çoaz, çoaz, çoaz, erran çuen çoriak, genero humanoac

Ecin supporta deçaque realitate handiric.

Dembora passatuac eta dembora futuroac,

Guertha ahal içan cenac eta guerthatu cenac

Bethi presente dagoen fin batetara desarratzen dute.

 

 

—II—

 

Baratxuriac eta sapphiroac buztinean

Gatzatzen dira ardatz bridatuan

Odolean dagoen alambre cantariac

Çauri gaizcoatuan cantatzen,

Guerra ahaztu eta luceac baquetzen dituela.

Arteria luceetaticaco dança

Lympharen circulationea

Içarren rutan figuraturic daude

Udara igaten dira çuhaitzean

Çuhaitz movientean movitzen gara

Orri figuratuaren gainean arguitan

Eta lur bustiaren gainean ençuten dugu

Han beherean, basa-urdeac eta ihiça-çakurrac

Nola bethatzen dituzten bere legueac lehen beçala

Eta reconciliatzen diren içarren artetic,

Mundu giratzailearen punctu gueldian, ez haraguidun ez haragui-gabe;

Ez ethor ez joan; punctu gueldian, han dago dança,

Baina ez pausuric ez movimenduric. Baina ez daritzaçuela horri fixotasuna,

Ez non biltzen diren passatua eta futuroa. Ez ethorteco edo joateco,

Eta ez igateco edo jausteco movimenduric. Punctu hori, punctu gueldi hori exceptaturic,

Ezlegoque dançaric, eta bertan eztago ecer dança baicic.

Bakarric ahal derraquet, han egon gara; baina ecin derraquet non.

Baina ecin derraquet zein luçaro, hori demboran lekutzea bailitzateque.

Deseo practicotic lorthutaco libertate interiora

Actionetic eta sufrimendutic largança, compulsione

Interioretic eta exterioretic largança, baina cençuzco

Gratia batec inguratua, argui çuri moviente eta gueldi bat,

Movimenduric gabeco Erhebung, eliminationeric

Gabeco concentrationea, biac, mundu berri bat

Eta çaharra explicitotuac, bere ecstasis partialaren

Completionean comprehenituac,

Bere horrore partialaren resolutionea.

Gainera, futuroari passatuaren gatheamenduac,

Gorputz cambiantearen flacquecian ehoric,

Paradisutic eta damnationetic protegitzen du genero humanoa.

Haraguiac ecin supporta deçaqueenetic, dembora

passatuac eta dembora futuroac

Eztute permititzen conscientia appur bat baicic.

Consciente içatea ezta demboran egotea,

Baina bakarric demboran ahal daiteque rosa-jardineco momentua,

Euriac jotzen duen çuhaiztico momentua,

Lanhopean dagoen eliça ilhuneco momentua,

Orhoitua içan; passatuz eta futuroz inguraturic.

Demboraren bitartez bakarric conquestatzen da dembora.

 

 

—III—

 

Desaffectioneraco da hau leku bat

Lehengo dembora eta gueroco dembora

Argui confus batetan: baina ez egun-arguia

Guelditasun lucidoz formac fornitzen dituena

Permanentia suggestivoz rotatione gueldian

Gueriçac edertasun ihescorretara daramaquiena

Ez-eta spiritua purificatzeko ilhuntasuna

Sensualitatea privationez husten duena

Temporalitatetic affectionea purgatzen duena.

Ez plenitutea ez vacantia, bakarric dirdira bat

Demborac cimeldutaco beguitharte appurtuen gainean

Distractionetic distractioneac distractua

Fantasiaz bethea eta sentituz hustua

Concentrationeric gabeko apathia tumidoa

Haice hotzac eramandaco guiçonac eta paper-çathiac

Demboraren aurrean eta ondoan diraunsan haicea

Birica erien barreneco eta campoco haicea

Lehengo dembora eta gueroco dembora.

Osasunic gabeco spirituen eructationea

Aire ustelean, Hampstead eta Clerkenwell,

Campden eta Putney, Highate, Primrose eta Ludgate,

Londresco mendisca ilhunac garbitzen dituen

Haiceac garraiatutaco hondaquinac, ez hemen,

Ez hemen ilhumbea, mundu çaratatsu honetan.

Beherago jauts, jauts bakarrik

Bakartate perpetualezco mundura,

Mundu ezten mundura, baina mundu ezten horretara,

Ilhuntasun internala, proprietate guztizco

Privatione eta destitutionea,

Cençuzco munduaren dessicationea,

Fantasiazco munduaren evacuationea,

 

Spirituzco munduaren inoperantia;

Hau da bide bata, eta bestea bera da,

Ez movimendu baina movimenduaren abstentione,

Dembora passatuaren eta dembora futuroaren

Bere bide metalicoetan, appetentiaz

Mundua movitzen den bitartean.

 

 

—IV—

 

Demborac eta campaiac ehorci dute eguna,

Hodei beltzac eguzquia estaltzen du.

Iguzqui-floreac guri behatuco digu, clematidea

Guri makurtuco zaigu; aihenac eta ramuac

Guri atxequico zaizkigu?

Ametzaren

Eri gelatuac

Guri eutsico digu? Çori-arrançalearen hegalac

Arguiari arguia erançun dion ondoan, hura mututuz gero,

Mundu cambiantearen punctu gueldian

Gueldi dago arguia.

 

 

—V—

 

Hitzac eta musica bakarric demboran

Movitzen dira; baina viciric dagoena bakarrik

Hil ahal daiteque, hitzac, mintza-aldiaren ondoan,

Isiltasunean sartzen dira, bakarrik formaren, arauaren bitartez

Lor ahal deçaquete guelditasuna hitzec edo musicac,

Hala nola chines xarro gueldi bat

Bere guelditasunean movitzen den perpetualqui.

Ez violinaren guelditasuna, notac diraueino,

Ez hura bakarrik, baina coexistentia,

Hau da, finac hatsapena preceditzen duela,

Eta fina eta hatsapena bertan daudela bethi,

Hatsapenaren aitzinean eta finaren ondoan.

Eta guztia da orain bethi, hitzac ahalegintzen dira,

arthatzen eta batzutan hausten, cargaren azpian

Tensionearen azpian, labantzen, limburtzen, hiltzen,

Imprecisionez jausten dira, eztauteque lekuan,

Eztauteque gueldi, garraisiazco, murmuriozco,

Trufazco edo soilic ironiazco vozec

Hitzac assaldatzen dituzte, hitza desertuan

Guehien attacatzen dute temptationezco vozec,

Gueriça oihularia dança funeralean,

Chimera desconsolatuaren lamentatione çaratatsua.

Arauaren cehaztasuna movimendua da,

Hamar mailetaco figuran beçala.

Deseoa bera movimendua da,

Ez berez deseable;

Amodioa bera movi-ecina da

Movimenduaren causa eta fina bakarric,

Dembora-gabea, eta desea-ecina,

Demboraren aspectua exceptaturic,

Içatearen eta ez-içatearen artean

Limitationearen forman hartua.

Suppitoqui eguzqui-brintz batetan

Hautsa movitzen den artean ere

Foliagean dauden haurren

Barre ezcutatu alçatzen da

Arhin orain, hemen, orain, bethi—

Aitzina eta guibela hedatzen den

Dembora galdu eta tristea barregarria da.

 

 

 

© T.S. Eliot

© itzulpenarena: Gabriel Aresti

 

 

"T.S. Eliot euskaraz" orrialde nagusia