Aita salbatu zidanari

 

Arratsero pasatzen ziren

soldaduak frenterako.

Nun ote zen aita?

 

Gizonen arimaraino

sartuta zegoen gudua.

Arratsalde gorriak

ez zuen ederrik,

bildurra zekarren.

Gabak ez zuen atsedenik,

bildurra zekarren,

goizaren bildur.

Nun ote zen aita?

 

Eskuak altuan, horma luzearen kontra,

fusil biren begiek zainduta

dago aita.

Gau da, goizean hilgo dute.

 

Arratsero pasatzen ziren

gudariak frentera.

 

Ez ziren etsaiak,

anaiak ziren,

eta anai arteko gudua.

 

Goizaldean,

hilak deskargatu dituztenean

ez zegoen gure aita.

 

III

 

 

© Joxe Azurmendi

 

 

"Joxe Azurmendi / Hitz berdeak" orrialde nagusia