Zer poz dute mila urtek
ta mila urteren atseginak
derrigorrezko betiko egona
datorrena dakigula?
Ezin bestean
hotzak hil beharko duenarentzat
alfer alferrik duk
sua pizten ahalegitea.
Esan huen hik:
bizitzak bizitzea merezi badu
heriotza ez da heriotz.
Ba ote hekien, ordea,
zer bizitza den gerokoa?
Betiko ixildu haiz
joan hintzanetik.
Hire hitzaren aingurak
ez hinduen bizitzari lotu,
eta joan haiz
aingura gabe, itzala galduta
itsaso izkutuetara.
Zein portutan lotu diok
bizitza izanaren moileari?
Horregatik, Axular,
bildur bezain maite diat nik
bizitza triste hau.
III
© Joxe Azurmendi