Nire sehaskan ez da inoiz

ilargirik egon.

Ez nekien negar egiten,

eta gose nintzanean

ixilik egoten ikasi nuen

amaren negarra ez ikusteko.

 

Gabean eskuak

lotzen zizkidaten.

Gudu osteko

ixiltasun beltzak

eragiten zuen nire sehaska,

ta amaren ondoan

belaunikaturiko anaien

errosarioak ninduen lo erazten.

 

Nire amesak

baso bonbardatuak ziren,

kontrabandistak, goardazilak

gariarekin aita kenduko

ziguten izua.

Kontrabandistekin joaten zen gauero.

 

Harrezkero,

zoro dabil nire arima,

fantasma galdu,

arimako pinudi erreetan

goardazilen baten ihesi.

 

III

 

 

© Joxe Azurmendi

 

 

"Joxe Azurmendi / Hitz berdeak" orrialde nagusia