Gizona
libertade gosez dago.
Alperrik
hodei hondarretaraino
esegi du ilargia
zure gaua zuritzeko
zeruak.
Gaztea,
libertade gosez dago.
Jaio zen ohe odolduan
ordurako gau zelako.
Eta beti
libertade gosez dago.
Poetak,
aresti onean egin dio poema,
poema burnizko,
libertade gatigua
bota duen amildegitik libratzeko.
Bere obena santu den arren
Jainkoaren ordezkariak
ez du inoiz barkatuko.
Gure munduan zuzenbidea
debekaturikan dago.
Gartzeletan,
mundu berrien Prometeo,
gure begiok garbitu
burdin-suz dituzulako.
Guk genituen kateez
lotu zaituzte laburto.
Bainan etenik kateok
zuzenbidea mundu berrian
libre dago.
I
© Joxe Azurmendi