|
XX
Urkatuaren ahoa begiratzen dugu.
Guk, birtutetsuok, aztertzen
zentzuz eta errukior zulo ubela.
Zehatz-mehatz, zintzotasunez geldiro.
ildoen jarraian joanaz urkatuaren hitzetatik.
Eta esanaz: «Begira zelan itotzen den arrain handia
ardo iturburuen sakonetan.
Nora joan zen haize izpi hura
oraindik kirats-beltz harrigarria eragintzen zuena?
Zein mendartetik eroan zuen herio alaiak
orbel eta kristalez azken ikasbidez?».
Mendietatik argia jaisten da,
argi gogorra denboraren hegiluzeetatik behera,
eta esku gozakaitz batek putzuan itoarazi.
Orain sabela betetzen dugu olibaz eta gariz
eta isilik ditugun bihotz eta ezpainez,
eta guzia eroango dugu Sepharad-eko eiheretan ehotzera
Olioa, irina, oinazea eta lanak
senda ditzala Sepharad, errege eskalea, gaixoa. |