|
XVI
Luzetzen ziren hegoak eguzki-txoriarenak,
etxe-aintzinetik goruntz jasotzen dute.
Goi-goian iltzatu dute, puntak errematxatuz.
Mailu hotsen durundaz, hurbil,
borrero zerbitzarien behatzak abandonaturik
hesi gainean finko, geldi. Eta berehala
jauregi handia barnean daroaten begiak
argi pentsamenak lurruneztatuz
herio bare tipia. Eta gertatuko da
inperial sakrifikatze ikaragarria
anitz urtez menperaturik eduki dituanez
mendi, zeru, Sepharad-en ametsak,
etxeko gapoi trauskilaren martirioa
urte-azkeneko jairako
erneguz hiltzen den saguzaharraren minez. |