Hitzaurrea
Mª Angels Anglada
Lagun baten eskaera bakarrik eman dezaket arrazoitzat Salvador Espriuren antologia labur baina adierazgarri hau orrialde gutxi batzuetan luzatzeko atrebentzia barka diezadazuen. Hautaketa honetan ondoko liburuetako pomeak daude: «Les cançons d'Ariadna» (Ariadnaren kantuak), «El cementiri de Sinera» (Sinerako kanposantua), «Final del laberint» (Laberintoaren amaiera), «La pell de brau» (Zezen larrua), «El caminant i el mur» (Bidaztia eta orma), «Per a la bona gent»«Fragments, versots, intecions, matisos» (Zatikiak, bertsetak, intentzioak, matizak).
Ia bere belaunaldikoa den poeta batek, Joan Teixidor-ek, ondo asmatuz esaten duen bezala Salvador espriuren lana (1913-1985) bere batasun handiaz nagusitzen da, «berarekin mundu bat sortu baitzen». Hainbat jenero landu izanak poesia, prosa, teatroa ez du batere urritzen eginbide hori: «esan genezake bere prosa poetikoa dela, bere dramaturgia narratiboa eta bere lirika dramatikoa».
Erabat poesiazko diren liburuetan ere zehastasun harrigarri eta hitz jorraketa zehatz berebera egiten du, samurtasuna eta ironiaren nahasketa berdina, mundu erreal eta mitiko baten pintura aldi berean Sinera = Arenys de Mar, oso kultura baertas eta bereganatu baten oihalean: Biblia batez ere, baina baita beste libur hebraitar batzuk ere, izkribu sakratu egipziarrak, Homero eta tragiko grekoak, besteak beste. «Judaistatzat hartzen naute, Biblia besterik ia irakurriko ez banu bezala idazten zidan errealitatean 'gauza' apur bat konplexuagoa denean». Salvador Espriu Santa Coloma de Farners-en jaio bazen ere, Arenysen emandako udarek eta bertan zituen lokarri familiarrek benetako ehun bat osatzen dute. Bertan Sinera mitiko baten irudia eratzen duelarik, guztiok bere buruak ezagutzen ditugun aberri batera zabaldua: gure herri katalana eta gure haurtzaroa.
Zorionezko garai bat, haurtzaroa, eta esperantzazko garai bat, gaztaroa, urratuak gertatuko dira, diskordia eta tristuraren «gerra izoztaileaz», eta ondoren, herri eta hizkuntzen zapalkuntzako denbora luzearenaz; hau islatua ikusiko duzue, beste poem askoren artean, Pompeu Fabrari eskainitako «el meu poble i jo» (Nire heria eta biok) delakoan. Poetak oso ondo ezagutzen ditu giza erakikintza guztien hauskortasuna; optimismorik gabe, bain akidurarik gabe, eskura daukan harekin borrokatzen da «hitzen kondar hauskorrekin». ez hain hauskorrak, azken finean, beraiekin babestu baitu Sinera suntsipenetik eta ahanzturatik, eta bizitza sendoagoa eman baitio mitoen bdiean jarrita.
Eszenario erreal baten inguruan zipresen kanposantua, bost arboletako jardina bere lirikan zehar beti ikusiko dugun paisaia sortu du, iluntzeko ordu geldiekin, arratsaldeen zilar barearekin, orain urdin, orain heriotzaren zelatatzen gaituen «txalupa beltza» amenazuz ageri den itsasoaren eta mahastien arteko bide hareatsuekin; eta, eguzki ikusiegiarekin tarteka, euri kareziakiko egunak noiz edo noiz, «mahats-aihen ihartuak astintzen / eta kainaberadietan amets zirtzilak altxatzen dituen» haize boladekin borrokan. Abiapuntu gisa hartzen duen errealitateari dagokionean, eta bertan mugitzen diren pertsonaiak grotesko edo trajikoak direla eta, aipa diezakezuet «Aproximació historica al mite de Sinera» (Sineraren mitorari buruzko hurbilpen historikoa) izeneko liburua (Bartzelona, 1983), ia sakoneneraino aztertzen baitu. Edozein modutan, oroituriko pertsonaien erretaula txikien presentzia hau, gue autorearen errejistro-ugaritasuna ematen diona, ez da bere bide esentziala; «Les cançons de Ariadna» delakoan ageri da gehienbat, eta bilduma horren ezaugarrietako bat hiztegi aberastasuna da, mintzamolderik landuenetik arruntetara eta ijito hizkuntzaren adierazpenetarainokoa.
Ondorengo liburuetan, poetak indar eta biluztasun handiagoko hiztetara jotzen du. Honako antologia honetan oso egoki derizkiot «El caminant i el mur» (1972) liburuari leku handia eskaini izanari, eta honek hiru bilduam jasotzen ditu. «Les ombres, el riu, el somni perdut» (Itzalak, ibaia, amets galdua), «Cançons de la roda del temps» (Denboraren gurpileko kantuak) eta «El Minotaurei Teseu» (Teseo eta Minotauroa). Liburu honetako 44 poemetan, izan ere, Salvador Espriuren mundu osoa aurkitzen da: lirikotasun sakona, heriotzaren presentzia, elegia zibikoaren hastapena. Eta baita Espriuren lirikan garrantzi handiena duen elementu mitikoa ere: Minos eta Ariadnaren Laberintoaren leienda, hildakoen erresumari lotua, hain zuzen, bertan Minoa juje dela. Laberintoa, «horma leunetako barruti itxia», Eugenio Montaleren lanean ere aurkitzen den gzia-existentziaren sinboloa.
Espriuren poesian, ordea, bada egoera trajikotik ateratzeko ate bat, hartara erabateko gatazka trajikora bihurtzerta iristen ez delarik. Desolamenduaren etsai, poetak badu gizakiak konprenitzeko esperantza eta hitz garbi batzuk josten jakitekoa, «gauza bakoitzaren izena zuei itzultzeko», «Sepharad-eko» penintsularen izena hebraieraz «Zezen larruko» herrientzat, esperantzaren zirrikitua ezin izan daiteke adiskidetzea besterik:
«Anitzak dira gizakiak eta anitzak mintzoak
eta izen eman dira amodio bakarrera»
Ulermen eta tolerantziazko limosna honen sinboloa euri onuragarria izango da maiz zelai lehortu eta idorren gainean. Era bertsuan, gau hitza heriotzaren errepresentazio bihur daiteke nekerik gabe, Homerok eta Hesiodok bidalitako tradizio mitiko bati jarraitruz; eta egoera trajiko pertsonal edo kolektibo baten irudi gisa ere altxa daiteke:
«Begira nola natorren, gauean zehar
nire herritik, mundutik, kanturik gabe»
Alderantziz, poetak konnotazio eder eta atsegingarriak ematen dizkio beti arratsalde hitzari:
«Zilar zahar eta hauskorra arratsalde bihurtu zen
zelaien gaineko argitasunean geldi».
Arratsaldea, eguerdi eguzkitsu, sutuarekin kontrastean, argitasun samurraren ordua da, «itsaso eta mendiko» bakearena. Hala idazten du «Denboraren gurpileko kantuak» liburuan, Raimon-ek musikatu izan dituelarik eta antologia honetan ere ageri direlarik.
«Per una suite algueresa» poemak (Alguer-ko suite baterako) gida moduko hitz batzuk beharko ditu agian: gogoratu besterike z Bartolomeu Rosselló-Pòrcel bere lagunari eskainia dela, eta hain gazterik hil zen Mallocako poeta honek oso poema sotil eta biziak utzi zituen, batez ere «Immitació de foc» (Suaren imitazioa). Espriuk hainbat poema eskaini zizkion, batzuetan haren hitz berberak hartuz, eta pentsatu zuen, bita ere, «arrosa eta suaren / anai zaila»-z Alguerko hiri ederrari buruzko bertsoetan, bertan katalana oraindik bizirik baitago, hondar zuri-zuriaren ia arrasetik altxatzen diren nurai-a eta anbuloen ondoen eta
«Alguer-eko
itsasoko
bidean
Sardiniako irlan».
Azkenik, hainbeste hitz egin denez Espriuren poesia «heriotzari buruzko gogoeta» dela eta. ez zaitr alferrikako iruditzen hemen bere hitz batzuk txertatzea, zeinetan matizatzen baitu bere obraren etengabeko azpizifratu honen zentzua; bestela agian interpretazio ilunegia emango genioke, beraknahi ez duena. 1974ko gutun batean hala idazten zidan: «Nik 'zahar itsuen salmoak' liburuko 'haiku' batean errepikatzen dudan 'Timor mortis-ak asaldatzen nau' delakoa , 'biderako' moduan erabiltzen dut hain zuzen ere, asaldura posible den neurrian gainditu dudalako egoera dialektiko eta argigarri batetik, eta nire gainerako obra guztian hori bistako gertatuko ahal da, zeharko hausnartua baino egiteko baitut, burutzea lortzen badut».
Badakigu, Elexis Eudals Solá bere lagunaren bitartez, artean proiektu asko zituela bere obrarako, eta heriotzak hau eten zuen; baina, halaz guztiz ere, ordurako utzia zigun «ordenatuta, antolatuta, ulertzeko eran apika / ...hastpenetik dakarkidan daramadan mundu ttikia», eta jada ez dizuet gehiago atzeraraziko mundu horretarako sarrera.