Zezen larrua XLVI

 

                        euskaratzailea: Jose Mari Pastor

 

Batzuetan behar da, eta beharrezkoa da

gizon batentzat, bizitza herriaren alde ematea,

baina ez du inoiz herri oso batek

gizon bakar batengatik hil behar:

Gogora ezazu hau beti, Sepharad.

Ahalegindu zaitez elkarrizketaren zubiek

tinko iraun dezaten, eta saia zaitez ulertzen eta maitatzen

zure seme-alaben arrazoiak eta mintzaera ezberdinak.

Euria gutxi gutxika eror dadila lur ereinetan,

eta haizea, esku luzatu leun eta txit onuragarri gisa,

pasa dadila zelai zabalen gainetik.

Bizi bedi Sepharad sekula sekulorum

ordenean eta bakean, lanean,

gatx den eta merezia duen

askatasunean.

 

                        Zeruko Argia, 1.050 zkia, 1985

 

 

Salvador Espriu euskaraz