IRONIA

 

Adar beltz minduetan badantzut udaberria.

Tenore honetan badago bakarrik segitzerik, etxartean

pasatuz soilik gure pentsamenduekin.

Leiho itxietako ordua da, baina

itzulerazko tristura honek loa kendu dit.

Arestian arratsa helduta oraindik iharturik ziren zuhaitz

honetatik oihal berde bat beraxtuko da bihar goizean.

Jainkoak ez dio bere buruari sosegurik ematen.

Tenore honetan soilik ematen zaio ameslari bakanen bati obra segitzeko martirioa.

Gaurko gauean, apirila izan eta ere, hirian elurra dario.

Ez dago biolentziarik itxura isilak eta hotzak dituenari gainditzen ahal dionik.

 

 

 

© Giuseppe Ungaretti

© itzulpenarena: Eduardo Gil Bera

 

 

"Giuseppe Ungaretti - Poza" orrialde nagusia


www.erein.com
www.susa-literatura.eus