AFRIKARRA PARISEN

 

Emakumeek mami emankorrak izkutatzen dituzten eta

oihu bakoitza oroimena bezain lasaia iristen den eguzkiak

jotako eskualdetatik migratu dena.

 

Zeruetan murgildutako itsasoen poztasunetik hiri

honetara jaisten denak aurkitzen du lur opakua eta kedar

ankerra.

 

Espazioa amaitu da.

 

Ez ote zait jadanik emango antsia gabeko alarma bat

bederen eguzki hartan, gauza pozgarriak, atseden

xarmantak askatzen eta bateratzen zituen hartan?

 

Oraingoan kontezinezko bideetan zehar galduta

aurkitzen den ilargijotako laguna urduritu beharko da

inguratzen duen txundimen harroaren harrimenak

aldatzeko eta aldiro harrapatuko diote gogoan eskarnioa

gehien jota, eta bere inpazientziaren zauriak.

 

Desnaturaldua, dagoeneko Herioak ez luke jakingo hura

izutzen, baina eskaporik gabe etorkizunaren ohizko

beldurrak atzipetua, behin eta berriz ilusionatuko da

eternoarekin kontziliatuko dela baldin eta, asperraren

asperraz, egun batean une bitxiaren grazia iheskorra

asmatzen badu, desiratzen du gogoan egon ahal baledi

batzutan iraingarria ez den ezaugarriren bat

 

Hainbat ohore kenduta, ezer ere ez zaio geratzen.

 

Gorputza ere, denbora zikoitz baten etengabeko

neurketan, ausarta bihurtu zaio eta, korda musikal

tentsoegia, lazgarri...

 

...

 

Azken finean kaosera jotzen dute.

 

Ah, vivre libre ou mourir!

 

 

 

© Giuseppe Ungaretti

© itzulpenarena: Eduardo Gil Bera

 

 

"Giuseppe Ungaretti - Poza" orrialde nagusia


www.erein.com
www.susa-literatura.eus