EKAINA

 

                Campolongo, 1917ko uztailaren 5ean

 

Gaur

hil egingo zaidanean

eta beste batek bezala

ikusi ahal izango dudanean

eta nere etxeko

arkazi hesian

erabat

inguratzen nauen

uhin murmurioan

loak hartuko nauenean

 

Urretxindorraren boza bezala

moldatzen den

hire gorputzean

iratzarriko naizenean

 

Akitzen dun

pikor helduaren

kolore dirdiragarriaren

pare

 

Uraren

gardentasunean

hire larruaren

urre zetatsua

ilunez izoztuko dun

 

Pantera bezala

izango haiz

airearen lastre

durundatsuek

eralkia

 

Itzalaren

ebaki

mugikorretan

hostagabetuko haiz

 

Orroa eginez

mututa

errauts horretan

itoko naun

 

Gero

betazalak astinduko ditun

 

Gure amodioa ikusiko dinagu etzaten dela

arratsa bezala

 

Gero ikusiko dinat

trankil

hire irisetako

breazko ortzemugan

neure begi niniak

hiltzen direla

 

Orain

zerua zerratua zegon

Afrikako nere herriko

jazminak

ordu honetan

dauden bezala

 

Loak utzi nain

 

Kordokatzen naun

bide ertzera

ipurtargi bat bezala

 

Hil egingo ote zait

gaur?

 

 

 

© Giuseppe Ungaretti

© itzulpenarena: Eduardo Gil Bera

 

 

"Giuseppe Ungaretti - Poza" orrialde nagusia


www.erein.com
www.susa-literatura.eus