ITXURALDATZEA

 

                1917ko otsailaren 16 aldera

 

Urrezko belar mukuru

baten ondoan

nago

 

Ikara samin bat

lehertzen eta bihurtzen da

ildo gizenetan

 

Lurreko jendegandik

ongi sortua senditzen naiz

 

Zeru aldaketei so dagieten

gizon zimurtuaren begietan

senditzen naiz

kimatzen dituen

martuxondoak bezala

 

Haur aurpegietan

senditzen naiz

hostogabetutako zuhaitzen

artean sutan dagoen

fruitu arrosa bezala

 

Hodei bat bezala

eguzkitan

iragazi egiten naiz

 

Borrotsua senditzen naiz

iraungitzen eta

trankiltzen nauen

musu batean

 

 

 

© Giuseppe Ungaretti

© itzulpenarena: Eduardo Gil Bera

 

 

"Giuseppe Ungaretti - Poza" orrialde nagusia


www.erein.com
www.susa-literatura.eus