ITALIA

 

                Locvizza, 1916ko urriaren 1ean

 

Poeta bat naiz

aho bateko oihu bat

ametsen pikorra

 

Ezin konta ahala txertoen kontrasten

fruitua

mendikate batean ondua

 

Baina zure herria daraman

lurrak berak

narama ni

Italia

 

Eta zure soldaduaren

uniforme honetan

badut atseden

ene aitaren sehaska

bailitzan

 

 

 

© Giuseppe Ungaretti

© itzulpenarena: Eduardo Gil Bera

 

 

"Giuseppe Ungaretti - Poza" orrialde nagusia


www.erein.com
www.susa-literatura.eus