ZERGATIK?

 

                Carsia Giulia, 1916an

 

Nere bihotz ilun sakabanatuak

arinduraren baten beharra du

 

Harrietako xoko lohizuetan

hemengo belar bat bezala

argitan nahi du dardara egin mantso

 

Baina denboraren uhinean

gerrarako bide inprobisatuko

harri pipituen

puska batez baizik

ez naiz

 

Munduaren aurpegi hilezinean

ikusi duenetik

honako ero honek

jakin nahi izan du

bere bihotz tristatuaren

labirintoan erortzen zela

 

Gurpil arrastroaren gisan

zapaldu egin da

nere bihotza adi zegoela

baina aurkitzen zen segika

desagerturiko nabigazione baten

itsas hatza bezala

 

Kraterez hornitzen den

ortzemugari naiz begira

 

Nere bihotzak argi egon nahi du

gau hau bezala

bengalen distirez ez balitz ere

 

Lautadan

jaurtikigaiaren maneran

hondoratzen

kraskatzen eta burrunbatzen den

neure bihotzari eusten diot

baina ez dit uzten

hegakadaren markarik batere

 

Neure bihotz gaixoa

txunditua

ez jakin arren

 

 

 

© Giuseppe Ungaretti

© itzulpenarena: Eduardo Gil Bera

 

 

"Giuseppe Ungaretti - Poza" orrialde nagusia


www.erein.com
www.susa-literatura.eus