NOSTALGIA

 

                Locvizza, 1916ko irailaren 28an

 

Gaua

desegiten denean

udaberria baino lehenxeago

eta bakanka

norbait pasa denean

 

Parisen gainean estutzen da

negarrezko kolore

iluna

 

Zubi baten alderdian

kontenplatzen dut

neska

xehe

baten isiltasun

mugagabea

 

Gure

gaitzak

urtzen dira

 

Eta eramanak bezala

gelditzen dira

 

 

 

© Giuseppe Ungaretti

© itzulpenarena: Eduardo Gil Bera

 

 

"Giuseppe Ungaretti - Poza" orrialde nagusia


www.erein.com
www.susa-literatura.eus