ERDI LOTAN

 

                Valloncello di Cima Quattro, 1916ko abuztuaren 6an

 

Gau bortxatuan banago

 

Barraskiloa bere maskorrean bezala

trintxeretan

erretiratutako

gizonen

eskupetadek

airea xilokatzen dute

enkaje bat legez

 

Demadan

zizelari mordo batek

kolpatzen duela

nere bideetako

labazko harlauzadura

eta ni aditzen ari

ikusi gabe

erdi lotan

 

 

 

© Giuseppe Ungaretti

© itzulpenarena: Eduardo Gil Bera

 

 

"Giuseppe Ungaretti - Poza" orrialde nagusia


www.erein.com
www.susa-literatura.eus