IRATZARPENAK

 

                Mariano, 1916ko ekainaren 29an

 

Neure aldi guztiak

bizi izanak ditut

bestorduz

aldi sakon batez

nitaz kanpoan

 

Urrun nago neure memorioarekin batean

bizi galdu horien atzean

 

Iratzarri egiten naiz eguneroko

gauza maiteez bainu batean

harritua

eta lasai

 

Goxoki desegiten diren

hodeiak persegitzen ditut

begiak erne

eta hildako

adixkideren batez

oroitzen naiz

 

Baina Jainkoa zer da?

 

Eta kreatura

izutuak

begiak zabaltzen ditu

eta biltzen ditu

izarrezko ttanttak

eta lautada mutua

 

Eta senditzen da

berpiztua

 

 

 

© Giuseppe Ungaretti

© itzulpenarena: Eduardo Gil Bera

 

 

"Giuseppe Ungaretti - Poza" orrialde nagusia


www.erein.com
www.susa-literatura.eus