ALDIA

 

                Mariano, 1916ko ekainaren 25ean

 

Nenbilen nenbilen

berraurkitu dut

amodiozko osina

 

Mila gau eta gau baten

begian

pausatu egin naiz

 

Lorategi abandonatuetara

ailegatzen zen

usoa bezala

 

Alditxartze bat zen

eguerdizko airean

hartu dizkiot

laranja eta jazminak

 

 

 

© Giuseppe Ungaretti

© itzulpenarena: Eduardo Gil Bera

 

 

"Giuseppe Ungaretti - Poza" orrialde nagusia


www.erein.com
www.susa-literatura.eus