DEUSEZTATZEA

 

                1916ko maiatzaren 21 aldera

 

Bihotzak barreiatu ditu ipurtargiak

piztu eta itzali

berdez berde

zezelka aritu naiz

 

Eskuoz ukitzen dut

kilkerrez borraturiko

zola

modelatu egiten naiz

bihotz

murmurti berdinez

 

Maite nau ez nau maite

bitxilorez

esmaltatu naiz

lur ustelduan

erroztatu

zurtoin okerrean

zatarra legez

koxkortu

arantzazko bainuan

atera egin naiz

 

Egun

asfalto urdinezko

Isonzo bezala

eguzkiak desestalitako

harriagako hausterrean

frinkatzen naiz

eta hodeiezko hegada

bilakatzen

 

Hondarrean bete

sueltoki

ohiko izutzearekin

ez du denbora kolpatzen bihotzarekin

ez du denborarik ezta tokirik

zorion da

 

Ezpainetan daukat

marmolezko musua

 

 

 

© Giuseppe Ungaretti

© itzulpenarena: Eduardo Gil Bera

 

 

"Giuseppe Ungaretti - Poza" orrialde nagusia


www.erein.com
www.susa-literatura.eus