BASAMORTUAREN LINDORO (*)

 

                Cima Quattro, 1915eko abenduaren 22an

 

Hega dardarak ke batean

hausten du begi isiltasuna

 

Haizeak bihitzen du

musu egarri baten korala

 

Goiz nabarrean banago ikaran

 

Bizia isurtzen zait

oroit minezko xirimolean

 

Orain isladatzen ditut laguntzat

nituen munduko puntuak

eta norabidea usnatzen dut

 

Bidaiaren menpeko heriotzaraino

Badauzkagu lotarako geldiuneak

Eguzkiak itzaltzen du negarra

 

Urre ederrezko

beroki epelez estali egiten naiz

 

Desolazionezko terraza honetatik

besoetan frinkatua agertzen natzaio

eguraldi onari

 

* Lindoro: Veneziako ihauterietan erabilitako maskara baten izena. Hamabostgarren lerroan Ungarettik egin du hortaz itzuliezinezko joko bat: lind'oro (urre ederrezko)

 

 

 

© Giuseppe Ungaretti

© itzulpenarena: Eduardo Gil Bera

 

 

"Giuseppe Ungaretti - Poza" orrialde nagusia


www.erein.com
www.susa-literatura.eus