IN MEMORIA

 

                Locvizza, 1916ko irailaren 30ean

 

Izena zuen

Mohamed Sceab

 

Nomaden emiren

ondokoa

suizida

Aberririk

ez baitzuen

 

Frantzia zuen maite

eta izenez aldatu

 

Marcel izandu zen

baina ez zen frantsesa

eta ez zekien

bizitzen

Koranen leloa

aditzen den

bere odolekoen dendan

kafe bat hurrupatzen

 

Eta ez zekien

kantatzen

bere abandonuaren

eresia

 

Lagundu egin dut

Parisen

bizi ginen ostatuko

andrearekin batean

rue des Carmes 5 zenbakitik

estrata zimeldua malda bati behera

 

Badatza

Ivry-ko kanposantuan

beti

feria desegiteko

egunean

ematen duen

auzoa

 

Eta behar bada nik soilik

badakit oraindik

bizi egin zela

 

 

 

© Giuseppe Ungaretti

© itzulpenarena: Eduardo Gil Bera

 

 

"Giuseppe Ungaretti - Poza" orrialde nagusia


www.erein.com
www.susa-literatura.eus