HERRIA

 

Palmondoetatik ihes egin du artaldeak bakarrik

eta ilargia

gau leihorretan infinitua

 

Gaurik minena

tortoka iluna

herrestan

 

Kolore batek ez dirau

 

Dudaren perla hordiak

egunsentia hunkitzen du eta

bere ixtanteko zangoetan

txingarra

 

Haize berri baten oihuak

ugaltzen dira gaurgero

 

Fanfarre galduen mendietan

sortzen dira erlauntzak

 

Itzul itzazue ispilu zaharrok

zuen tirez blaitutako ertzeak

 

Eta

elur altuaren kimu zorrotzek

nere zaharren bista ohitua

mugatzen dutelarik

baretasun argian

belak ari dira lerro-lerro

 

Oi Aberri zure adin guziak

esnatzen dira nere odolean

 

Segurua bazoaz kantari

itsaso goseti baten gain

 

 

 

© Giuseppe Ungaretti

© itzulpenarena: Eduardo Gil Bera

 

 

"Giuseppe Ungaretti - Poza" orrialde nagusia


www.erein.com
www.susa-literatura.eus