ARGILUNA

 

Hilobiak ere desagertu dira

 

Espazio beltz amaigabe eroria

balkoi honetatik

kanposantura

 

Lehengo gauean bere burua hil zuen

neure adiskide arabiarra

etorri zait bila

 

Eguna argituz

 

Itzultzen dira hilobiak

azken ilunaren

berde itxian kokatuak

lehen argiaren

berde abarrean

 

 

 

© Giuseppe Ungaretti

© itzulpenarena: Eduardo Gil Bera

 

 

"Giuseppe Ungaretti - Poza" orrialde nagusia


www.erein.com
www.susa-literatura.eus