AGONIA
Larratxori egartsuen gisa hil
mirail aizunean
Edo galeperra legez
itsasoz bestaldeko
lehengo sasietan
hegaz egiteko
ez baitu desiorik
Baina ez bizi aienez
karnaba itsu bat bezala
© Giuseppe Ungaretti
© itzulpenarena: Eduardo Gil Bera