Laudiano Ertzila

 

        Don Pedro abadeagaz batera, beste Okako gizon ospetsu eta euskotar jator bat aitatu gura neuke. Bere izena Laudiano Ertzila zan, Ijorretako semea, aurreskulari eta dantzari trebea. Okindegi bat eukan eta argi zentral bat Don Juan Arrospidegaz batera, biak bertan Okan. «Ertzile» eukan bere etxeak izena eta bertan Don Juan Arrospide, Urretxindorra, Damaso Uruburu... eta beste heuren taldeko abertzaleekin hainbat batzar egiten ziran, Laudiano buru zala. Don Pedro abadea ere tarteko izaten zan. Euskera eta abertzaletasuna zelan indartu eta zabaldu, zer jokabide hartu etab. han erabagiten zan. Ez dakigu ondo gizon honeei zenbat zor deutso egun.

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.elkarlanean.com
www.susa-literatura.eus