Edurra'ri
Betor garayan garaikoa ta
Artu bei niri agurra,
Naiz ta ekarri datorren orrek
Mamin artean azurra;
Udan eguzki kizkalgarria
Eta neguan edurra.
Aretxak bere, bere garayan
Eduki daroa ezkurra.
Agur O! edur zuri!, ederra.
Maitegarrien zerduna.
Zoratu ala konkortu ala
Zer da egiten dozuna?
Alatz andi bat dirudizu ta
Zurt izten dozu laguna.
Zure zuria, zure garbia,
Zure otza ta biguna!
O! edurraren zoragarria
Edurra yausten danean,
Sorginderatxu zuri-zuriak
Egaz dabiltzan antzean!
Edurtzaledun sorgintxuren bat
Sartzen dauskuzu aldean
Maitetuko mozkorti batek
Ardoa daben bestean
Eta edurrak zabaldu dauskun
Izara zuri ederrak
Edertasunik ederrena ta
Maitagarrien eskerrak;
Ederra baizen ona bagendu...
Baña bere otz ankerrak
Negu onetan gosez ta gaitzez
Il bear ditu basterrak.
Mendiak bera dator elurra
Abazuzitzar andia,
Iruntzi nairik bere azpian
Artuten daben guztia;
Gizon, abere, ardi ta pizti.
Baita egazti zolia
Edur ederra, dan guztia da
Otza ta gose gorria
Ainbat negar ta gaitz dakazaken
Ezkero zure aldetik,
Erbia bera baino pozago
Artuarren guk geuretik,
Yoan adi ba edur ederra
Etorri azan bidetik,
Yoan adi ba zati bateko
Nire begien aurretik.
© Balendin Enbeita