Etxerako deia

 

        1941eko Epailaren 13a zan. Bilboko Arrate ardaudunen anaia gazteena neban lagun. Denbora bardina egin genduan giltzapean. Pozik gengozan, baina ba genduan barruan arantza bat: Gure lagunak barruan itzi beharra. Alkar besarkatu eta agur egin geuntson Puerto de Santa Mariari. Ba genduan gogoa zorri eta peste guztietatik alde egiteko. Haundiagoa sendikoekaz besarkatzeko. Bilbora heldu ginanean lehenengo aurkitu nebana nire arreba Edurne izan zan. Negar eta barre besarkatu ginan. Gero, beronegaz, osaba, izeko eta gure adiskide Artabetarren sendia agurtzera joan nintzan. Arreba hau Bilbon bizi zan, baina nirekin etorri zan Muxikara. Etxean zelango harrera izan neban, ez dago esan beharrik. Ez zan ezeren faltarik izan.

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.elkarlanean.com
www.susa-literatura.eus