Emaztearen bisita

 

        Dueson nengoela sorpresarik haundiena neure emazte Klarak emon eustan. Maxiren ama lagun ebala, semetxoa hartu eta ikustera etorri jatan. Ez jakon gitxi kosta bizita hori lortzea, baina holakoetan ez dira nekeak kontuan izaten. Gerratetik gehiago alkar ikusi barik gengozan. Emon genduan besarkada inoiz ahaztuten ez danetarikoa izan zan. Semetxoak barriz, «aittitte» deitu eustan. Ez zan gitxiagorako, etxean ikusten eban gizon bakarra bere aitite zan eta. Alkar ikuste harek kartzelako ezbeharrak garaitzeko indar barri bat emon eustan.

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.elkarlanean.com
www.susa-literatura.eus