Gasteiz

 

        Heldu ginan Gasteizera. Bilbotik aske eroan ninduen. Kontu-kontari iritxi ginan Gasteizko Karmelo komenturaino. Hau presoz beteta egoan. Biharamonean izan genduan kamioien txokeko pleitu hori. Karmelotik juzgadura joateko eskuak lotu eta txarriak eroateko egoten dan moduko karro zarratu baten sartu ninduen. Txapel oker biren erdian juzgadura sartzeko gengozala, gure seguroko abogadua etorri jatan eta eskuak lotuta ikusi ninduanean:

        — Pero Enbeita, ¿es usted tan malo para traerle así?

        — A Jesucristo por ser bueno le crucificaron.

        — No está mal, pero no tengas miedo. El pleito lo tienen perdido.

        Halan gertatu zan. Bestearen lepo geratu ziran gastu guztiak. Eta barriro txarri kaja haretan sartu eta Karmelora, kriminal handi bat banintz legez.

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.elkarlanean.com
www.susa-literatura.eus