Kartzela

 

        Laredon denbora zati bat egin ondoren, Dueson sartu ginduezan. Hiru bat mila izango ginan kartzela baltz eta gorrotozko haretan. Guretzat behintzat berba garratz eta amenazu nahikoa zan. Gu ginan «asesinos», «ladrones», «violadores», eta abar.

        1937ko urriaren 10a zan Dueson sartu ninduen eguna. Beste batzuk, arinago sartuta, laster afusilatu ebezan: Azkue, Markiegi eta beste abertzale batzuk, guztiz hamalau. Danak ziran Euskadiren alde burrukan ibili ziran euskotar jatorrak. Honeek hil eta egun batzutara, gau baten, larogei afusilatu ebezan. Honeek ez ziran euskotarrak. Orduan amaitu ziran Santoñako hilketak. Kanpoko agindu bat heldu zan: Santoñan gehiago ez hilteko, barruko gora-beherak zirala bide hil ebezan arren.

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.elkarlanean.com
www.susa-literatura.eus