GALTZAUNDI'REN PIZTUERA
(OARRAK)
Galtzaundi'ren Piztuera iru tokitik jaso degu: Bata, Tolosako Manuel Urreta zanaren eskutik, eskuz idatzitako paper zar bat.
Bcstea, Tolosako Fakundo Adurriaga «Besamotza» zanaren eskuz idatzitako lenengo bertso mordoan.
Irugarrena, Ibaizabal aldizkarian (76'n gueia, 1903, VI, 14).
Urretarenak argi ta garbi ezagun du kanta-paper batetik kopiatuta dagola. Adurriagarenak bertso bat falta du, ta Ibaizabal'ek bertsoak piska bat ikutu edo aldatu ditu, gero adieraziko degunez. Beraz, Urretarena da, osoena ta leyalena. Baita ere zarrena;
ala ematen du beintzat. Orregatik, or goyen ipiñi ditugu Urretaren paperan dauden bezelaxe.
Adurriagarenak gauza auek desberdin ditu:
1/1: ari zerate kantari
1/2: (gutxi) gabe. (Bestetan ere ez du ipintzen).
2/6: gaitza batek emanda ere
2/9: izan degubelako
3/12: mesedez Galtzapoz
4/2: emaztiakin batian
4/3: (Emaztia): gabe. (Ez du iñoiz esaten nork itzegin dun)
4/9: eta gaua zurekin
5/1: Aitu bezate, kaballeruak
5/3: naigo duela gaur gau guztian (Urretarenak ez du gaur esaten. Sartu degu neurria betetzeagatik, kopiatzallearen ustegaberen bat izango dalakoan).
5/4 : emazteakin lo egon
5/5: kapaz ere ez omen da
oitik jeikitzeko
ez dakit zer eran dun
orla betetzeko
5/11: gañera ez da gauza
nitzaz gozatzeko.
6/ : (Adurriagarenak bertso au falta du).
7/11: danak emango'izkizut
8/2: orain ekatzu musu bi,
biartandikan eman bear zayo
jende danari arpegi
8/7: bigar goiza etortzeko
guztiz nago larri,
9: (Urrengo goizian) gabe
9/2 : zuk egin zazu galdia
9/4: bederatziyak aldia
11/1 Zuk aña eiteko badet nik
11/6 : Tolosan gizona,
Aldazoro izena
ipiñi zizuna,
gauza bat bakarra da
zeria dezuna,
zapateruen maya
ankarik eztuna,
12/2 : ein diran gauza guziyak
12/5 : ere diña sekulan
13/5 : odolak irakiten
13/9 : maya ez ezik geyo
13/11: eriyotzik ein gabe
14/1 : Nai baldin badek juezetara
14/8 : aita alfer orri
15/2 : biyotzak guztiz damu du
15/4 : baldin jeniyorik banu
15/1o: ni agudo artzen
16/1 : Adi dirazu, nere emaztia,
azkeneko arrazoya
16: Adurriagarenak ez du jartzen: (Au kanta...)
Ibaizabal'ek gauza auek desberdin ditu:
1/1 : Il nintzalako beiñ ni Tolosan
pozaz zeudenten kantari,
bañan Mesías Zaragozatik
piztuta orra etorri;
piztu eta ondoren
egon nintzan pinche,
edarietatikan
osoro aparte;
2/1: Bañan aurkitzen nintzan kezketan
egunaz eta gauetan;
emazte gabe !zenbat sufritu
detan aspaldi onetan!
ezin kendu zitzaidan
iñola burutik
2/9 : burrukan bizitutzen
giñalako beti
3/1 : Tolosan ¡noizbait! sartu nintzan ta,
nintzan iritxi etxera,
nere emazte eta, alaba
zurrutez bedeinkatzera;
eman zidaten esku
biak neri gogoz,
3/9 : gero erriko jaunak
nere billa datoz
esanaz: «Jetxi zaite
beeraño Galtza Plost».
4/1 : Ordurako ni oean negon
emazteakin batean.
(Andrea) Goñi: ojuka ari zaizkizu
erriko jaunak atean.
(Gizona) Esan zaitzu jaun oiri
ia al duten presa,
egoteko obea
dala bigar goiza,
dadukatan puzkarra
etzaitala pasa,
egi bat esateko
ez naizela gauza.
5/1 : (Andrea) Entzun bezate zaldun prestuak
nere senarrak zer dion,
gaur beintzat ezin omen diteke
iñola beokin egon;
orrelako gizonak
dira lotsatzeko,
bakar bakarrik dira
gauza mozkortzeko,
erregututzen diet
errezatutzeko,
iñoiz ez dedin gauza
izan altxatzeko.
6/1 : Gau on igaro zaldun leyalak
7/ : (Emazteak oera joan ta)
7/11: jabe egingo zera
8/1 : Pozaren pozaz nik oraiñ eman
bear dizkizut musu bi
¡zorionean etorri zera
biotz nereko Don Goñi!
8/11: zure urre mordoen
9/ : (Urrengo goizean esnatuta)
9/1 : Zer garaitsu dan, nere Fermiña,
zoaz zu begiratzera.
(Emaztea) Nere Galtzaundi, amar orduak
dijoaz bada jotzera.
10/9 : ernegatu azitzen
banazu geyago
¡zer nolako jipoia
dizutan emango!
11/1 : (Gizona) Etxe onetan eginkizuna
badetalako bada nik
11/4 : joango naiz azkar emendik.
11/6 : On Ramos zuzena
Aldatxoro izentzat
12/1 : (Gizona) Ezkondu ezkero guk biok egin
ditugun gauza guziak
12/7 : atzoko puzkar beltzak
arrotuta arabill;
12/11: neronen eskuetan
bear dek ¡bai! gaur ill.
12/ : Zure makillen bildurrikan gaur
etzait arkitzen iñundik,
Zaragozatik ekarritako
puñal bat emen daukat nik;
odolak irakiten
asitzen bazaizkit...
azkar jarriko zaitut
kakotik zintzilik;
bañan ez dezulako
Goñi-ren bildurrik,
Juezengana noa
ni ixil-ixillik.
14/3 : bañan lenbizi ar zak jipoia
14/8 : aita mozkor oni.
15/2 : nere biotzak du damu
15/4 : baldin bildurrik ez banu;
15/8 : nau ni bildurtutzen;
16/2 : aizkeneko arrazoia
16/12: goiko Justiziak.
Au kantatuta, besperako puzkarra pasatzera sagardotegira joan zan.
Ramos Azkarate
Ibaizabal'ek bertsoak piska bat ikutu ditu. Orra bi señale:
Bertso-mota ontan, lenengo lau errenkadak bi modutara jarri ditezke: edo silabak: 10,8,10,8; edo; 8, 8,10,8. Puntua jarri bear da zortzi silabako errenkada bakoitzan, batzuetan bi aldiz bakarrik ta besteetan iru aldiz. Orixe bera egin bear da Santa Agedako kopletan.
Ibaizabal'ek, ordea, lenengo errenkadak, zortzi silaba ta puntua dutenean, beti luzatzen ditu, motx daudelakoan nunbait. Batzutan puntua gorde du: 2,7; besteetan galdu-azitzen dio: 3,4,8,11,13.
Ori bera egiten du Ibaizabal'ek Galtzaundi'ren Testamentua'n lenengo ta bigarrengo bertsoetan.
Bigarren señalea da, kaballeruak ez dula iñoiz ere jartzen. Kaballeruak pikardi geyago du askozaz ere, erriko jaunak, zaldun prestuak, ta zaldun leialak baño.