GIPUZKOAK IZAN DITUN SEMERIK ONENAK

 

Gipuzkoak izan ditun

semerik onenak,

esatera guaz gu

nombreak ta izenak;

aditu zazute ondo

ez dakizutenak,

danok idukitzeko

oyen oroipenak.

 

Manuel Larramendi,

Juan de Urbieta,

Franzisko de Aizkibel,

Andres de Urdaneta,

Valentin de Olano,

Joakin Barroeta,

biyotzaren erdian

dauzkagu gordeta.

 

Damian de Churruca,

Antonio de Oquendo,

Miguel de Vidazabal,

Juan de Lazcano,

Conde Peñaflorida,

Blas de Lezo,

oyen frutuk gera ta

nai diotegu asko.

 

Juan de Idiaquez,

Gonzalez de Andia,

Esteban de Garibay,

Bachiller Zaldivia,

Juan de Echaide, Gil

Lopez de Larrea,

oyetzaz egundaño

aztuko ez gera.

 

Ignacio de Loyola,

Miguel de Legazpi,

Alberto Perez de Regil,

Lope de Isasti,

Gipuzkoako armak

eder daude noski,

zergatikan Belate'n

ziran irabazi.

 

Orra zein ziran onak

guk adierazi,

goguan eukitzia

txit dute merezi,

orien istoriyak

ez ditzagun antzi,

baizik ondorengoai

beti erakutsi.

 

        * Tolosako Fakundo adurriaga «Besamotza» zanaren eskuz idatzitako bertso-mordoan.

 

 

 


Ramos Azkarate - Galtzaundi ta beste bertso asko

 


www.susa-literatura.eus