SAN INAZIORI BERE MARTXA EDO JOAIRA EDERREAN AZPEITIYARI DONKITUA

 

        1.900'garren urteko Agostuan, Bilbaon, Teatro Arriaga deritzayonean, itz-neurtuen sari emateko jai-aldi bat izan zan. Unamuno deitu zuten itzaldia egiteko.

        Agertokian jai-aldiaren erregiña, ta bere damatxoak. Bilbaoko aundiki guztiak an zeuden. Unamuno agertu ta asi zan itzegiten. Ez. ordea, jendeak uste zuana esaten.

        Lendabizi, euskerarengatik gaizki esaka, urrena Trueba'ren eta gure literaturaren kontra, gero «maketua» goratu ta euskalduna beratu...

        Jende dana amorratu ta sekulakoa gertatu omen zan: oju, deadar, txistu, jendea agertakira igo ta guzi.

        Unamuno'ren itzaldiaren sona Euskalerri guzira zabaldu zan. Bazter guzietan jendea samindu. Ordun Pedro, Maria Otaño'k bertso batzuk ipiñi zizkan, Maisubari deitzen diranak, Jose Echezarreta'k Unamuno'ri deitzen diranak, ta Ramos Azkarate'k urrengo bertso auek, San Inazioren martxan:

 

Inazio,

jarri zaite begira

zure Euskalerrira

zerutik

euskal leyatillatik,

gaitzazun ikusi,

nola geran bizi,

gaitzazuben gorde

erdaldundu gabe,

prest gaude

Ama zarraren alde,

naiz bizirikan erre.

Euskal txar Tancredo

(edo Unamuno)

mundu onetako

infernuan dago,

agerturik euskeraren borrero

biziro,

ez lotsatutzia

onra saldutzia

aman eriyotza

aurrak eskatzia,

nai du erdaltzia,

euskera galtzia,

gu gerran jartzia,

zikin bizitzia,

moro biurtzia

ta Judastutzia

euskal guzi guziyok

madarikatzia

eta kondenatzia,

bai, bai, bai.

 

Argatik

zure jayotz erriyan,

Itzerraiz'ko mendiyan,

diyogu

juramentu azpiyan,

gerala euskalak

euskaldun kabalak,

ibero zar zarrak,

ibar menditarrak,

gerala

amarentzat leyalak,

onra zale zabalak;

gera fedetsuak,

gera indartsuak,

gera paketsuak,

gera onraduak,

bañan utzi ezkeroztik pakian

lenian;

gu gañerakuan

oraindañokuan

zer izandu geran,

daukagu goguan;

Iñigo maitia!

obe da iltzia,

ez onra saltzia,

ez erdalduntzia,

ez traidoretzia,

Unamunotzia,

ez madarikatuta

kondenatutzia,

arren jetxi zaitia,

zaitia.

 

        * Ikusi: Jose Ariztimuño zanaren bertso bilduma, Donostian.

        Tolosako Saturnino Amiano jaunak lenengo bertsoa eman zidan. Aldaketa auek ditu: 24: guziyok galtzia; 25, ta 27: (ezin izan zun bi auek gogoratu); 28: Unamunotzia.

 

 

 


Ramos Azkarate - Galtzaundi ta beste bertso asko

 


www.susa-literatura.eus