NERE MAITIARI

 

Nere maitia Donostiyan

dago juan dan aspaldiyan,

gau eta egun arkitutzen naiz

beti aren memoriyan.

        Coro:

Etzait kenduko, etzait kenduko,

etzait kenduko kezkarik,

zergatikanen nere maitiak

etzuan bate kulparik.

 

Etorri zan estranjeriatik

nerekin ezkontziagatik,

amoriyua manifestatu

zidan neri txit barrendik.

Etzait kenduko...

 

Asko ezin sufriturikan,

aterarik zulotikan,

gure ezkontza sagradu ori

galerazitziatikan.

Etzait kenduko...

 

Adios, nere maitia,

ondotxo bizi zaitia,

fabore in biazu beste iñorekin

ez akomodatutzia.

Bestela ilko naiz, bestela ilko naiz,

bestela ilko naiz zugaitik,

bizirik alargun bizi gaitezen

bakoitza geren aldetik.

 

 

 


Ramos Azkarate - Galtzaundi ta beste bertso asko

 


www.susa-literatura.eus