EGIPUTZUA ILLEZKORRA

 

Agur eiten diogu

alkate jaunari,

baita bere urrengo

bilguna danari,

orobat plaza ontako

jende guztiari,

anayatasun onek

orain zer diruri?

 

Au da batzarra on bat

Euskaldunarena,

lur maite onentzako

gauzik ederrena;

argatik artu degu

danok oroipena,

berritzeko ipinitzen

gloririk zarrena.

 

Jesukristo mundura

jayo zan baño len,

bi glori izan giñun

Erroman da emen;

bi milla urte iya

igarotu arren,

askok ondo gordeta

dauzkagu barrenen.

 

Ondoren gure asabak

ainbeste glori

eman izan zizkaten

Egipuzkuari

Roncesvalles'en eta

Covadonga'kin bi,

frantzes eta moruak

badakite ongi.

 

Oroitu utsarekin

Navas de Tolosa,

saltoka asten zaigu

danori biotza;

Euskaldunak egiñak

ausardi zorrotza,

moruak artu zuten

sekulako lotsa.

 

Aragoiko erregea

genduen bentzutu,

eta Nafarrokua

katetik libratu;

Belaten Frantzesakin

giñan peleatu,

arma Gipuzkuakoari

ia begiratu.

 

Aztu ditzagun bada

asarre guziak,

eta ondo maitatu

Iputzen gloriak;

esan zagun gerala

Euskaldun garbiak

eta mantxik ez dula

gure jatorriak.

 

        * Ikusi: Tolosako Fakundo Adurriaga «Besamotza» zanaren eskuz idatzitako bertso mordoa.

        Ez du esaten Ramos'enak diranik, bañan ondo ezagun dute beste aitarik ezin izan dutena.

 

 

 


Ramos Azkarate - Galtzaundi ta beste bertso asko

 


www.susa-literatura.eus