LARTAUNEN ETA ERROMATARREN BAINANDIAK

 

        Lartaun:

Aizazu, Antistio,

oraingo galdera,

zer itzetan juango

gera Erromara?

 

        Antistio:

Augusto etortzian

iñola al bada,

gauza bear bezela

erabakiko da.

 

        Antistio:

Galdutzen badezute

Erroman pelia,

berriz gertatuko da

gudako bidia.

 

        Lartaun:

Gure alde gelditzen

bada onoria,

        Antistio:

Libre utziko det nik

euskaldun jendia.

 

        Lartaun:

Zer leku daukazute

Erroman jarriya,

peleatzeko danon

jende gudariya?

 

        Antistio:

Guziok pasatzian

Tiber'ko ibaya,

zelai bat antxen dago

guztiz agiriya.

 

        Antistio:

Peleatu bear da

itz orien legez,

eta emen bezela

txit gizontasunez.

 

        Lartaun:

Naiz zelai ura bete,

euskaldun odolez,

gu portatuko gara

beñepein onorez.

 

        Lartaun:

        Coro:

Bildurrik gabetanik

Erromara guazen,

aitaren seme danai [1]

libratu ditezen.

 

        Otabiano:

        Coro:

Etzerate ertengo

lur ontan bezela,

Erromaren izena

borratu bestela.

 

        * Ikusi: Fakundo Adurriaga «Besamotza» zanaren eskuz eskribitutako bertso-mordoa.

        [1] Bear bada emen «Aitoren seme danak» bearko du. Bañan aitaren jartzen du dudarik gabe ta orrela. utzi degu.

 

 

 


Ramos Azkarate - Galtzaundi ta beste bertso asko

 


www.susa-literatura.eus