ERROMARA JOAN ZIRANEKO KONDIZIYUAK

 

        Lartaun:

Zuetatikan jarri

orain bost bat lagun,

bainandiak [1] ondo

tratatu ditzagun.

 

        Coro:

Zedori bezin onik

bai al dago iñun,

zuk eiten dezunera

utzitzen degu gaur.

 

        Lartaun:

Beraz galdatutzera

nua bertatikan,

Antistio Jaunari

bakar bakarrikan;

ez dezute izango

nere peikarikan, [2]

bainandiak jartzen

danon partetikan.

 

        Coro:

Biba, biba, Lartaun,

gure nagusiya,

libratzea nai duna

Kantabri guziya.

 

        [1] Bainandiak: Kondizioak

        [2] Peikarikan: Faltarikan

 

 

 


Ramos Azkarate - Galtzaundi ta beste bertso asko

 


www.susa-literatura.eus