HIMNUA TOLOSAKO ZORTZIKUA

 

        Coro:

Baguaz da baguaz,

baguaz kantari,

alegrantza emanaz

erri guztiari;

festa polit polit bat

nai genduke jarri,

ikusi nai duenak

plazara etorri.

 

        Zortzikua:

Saludatutzen degu

Ayuntamentua,

baita begira dagon

jende onradua;

persona asko ikusirik

gaude zoratuak,

ikusteko asmuan

gure kontratua.

 

Tolosarrak geratu

ez degu nai gaitzik,

jendia umorian

jarritzia baizik;

plaza ontan ez da egin

orlako ezkontzarik,

gelditu biar dezute

gure ustez pozik.

 

Guztiz noble ta leyal

ta txit balerosa,

titulatutzen zaigu

gaur gure Tolosa;

izandua ta dalako

onen jenerosa,

meritu oyek guziyak

mereziyak dauzka.

 

Biba Tolosa eder,

Gipuzkuaren ama,

Europa guztiyan

dadukazu fama;

onratutzera gatoz

danok zuregana,

emen jayo giñalako

daukagu afana.

 

        * Ikusi: Tolosako Fakundo Adurriaga «Besamotza» zanaren eskuz idatzitako bertso bilduma.

 

 

 


Ramos Azkarate - Galtzaundi ta beste bertso asko

 


www.susa-literatura.eus