ESTUDIANTINA BASERRITARRAK

 

Etorri gera gu basarritik

gure guraso onak

sokorritziagatik;

nagusiyari ez diogulako

aurten pagatu errentik,

despedida eman diote,

ateratzeko etxetik.

 

Lotsatzen gera ostegunian

Tolosan ibillitzia

onela eskian;

kosetxarik ez degulako

izan aurtengo urtian,

argatikan arkitzen gera

txit nezesidadian.

 

Galtza bastuak eta mankutsik

patrikarak ere daude

dauzkagu utsik;

Tolosan ez ote da orain

errukitzen neskatxik,

botatzeko balkoitikan

pesetatxo bat pozik.

 

Danak gera zuen amantiak

estudiantiak

oraindik gaztiak;

len pasatuagatikan

ain egun tristiak,

orain konsolatzen gaitu

zerbait biltziak.

 

        * Ikusi: Tolosako Fakundo Adurriaga «Besamotza» zanaren eskuz idatzitako bertso mordoa.

 

 

 


Ramos Azkarate - Galtzaundi ta beste bertso asko

 


www.susa-literatura.eus