TOLOSAKO OGI-GILLEAREN JUANERA

 

Irten gera kalera

guztiok lanera,

ibillIyaz kantari

ogiya egitera

 

        Zuentzat

Galezti eta beltza

atzo zarrarentzat,

zuriya eta merke

neskatx gaztientzat.

 

Kalerik kalerik kale

Tolosa gurean

zoraturikan pozez

gabiltza lanean.

 

        Kantari

Biotza eskañiyaz

aurtxo polit oidi,

nausiyak nai duelako

gu ezkontzia sarri

 

Orra amabi lagun

saldu nayan pozik

ez ote da izango

guretzat neskatxik!

 

        Agudo

Oraintxen gaude bada

ezkontzeko bero,

ez gure billa ibilli

oztu eta gero.

 

Saldu nai degu pozaz,

onradu eta merke,

leku on banetara

juango giñake.

 

        Maiteak

Irikitzen gabiltza

zuetara bideak,

egiten ote geran

senar emazteak.

 

Ezkontzen bazerate

gurekin gaizeman,

gogotikan biarko

suari aize eman.

 

        Gañera

Gizonaren ondotik

lenbizi lanera,

leamiya egin ta

sartzeko labera.

 

Astian bi ostiral,

ondoren larunbata,

izango dituzute

gurekin izanta.

 

        Seguru

Gañera zeok biar

gizona mantendu,

orain da denbora ta

gauz onari eldu.

 

Orra kondizioak

garbiro ipiñi,

konforme bazerate

agudo etorri.

 

        Gugana

Iritxitzian eman

txit triste laztana,

artuko dezuelako

gizon alper bana.

 

        !Au lana?

Ari gaitean ari

gogoz lanean

dantzara joateko

arrats aldean;

jira ta bira

plaza berrira,

aurtxo politak ara

juango dira

txit pozez,

erantzutera guri

bayetz ta bayetz.

 

¡Ay! ekusten ditugu

orrenbeste arpegi,

eguzkiyak bezela

eiten dute argi;

alde batetik poza

bestetikan lotsa,

aur oiri eman bear

danok biotza.

 

Guazen, mutillak, guazen,

guazen aurrera,

esanaz badagola

emen aukera,

jende alferra

eta okerra,

zuen kontura jango

degu eperra,

bai, bai,

egunero orrela

degu bizi nai.

 

        * Ikusi: Aita Juan Inazio Arana zanaren bertso bilduma, Loyolan, inprentaren izenik gabeko kanta-papera. Ontatik aldatu ditugu onera.

        Tolosako Fakundo Adurriaga «Besamotza» zanaren eskuz idatzitako bertso-mordoa. Biak berdin berdin daude.

 

 

 


Ramos Azkarate - Galtzaundi ta beste bertso asko

 


www.susa-literatura.eus