GALTZAUNDI

ta beste bertso asko

 

        Ramos'en liburu ontako bertsoak lau zatitan jarri ditugu:

        Lenengoa, Tolosa'ko Iñauteriak. Festa oyetan kantatzeko egiñak dira, dudarik gabe, bertso oyek danak.

        Bigarrena, Kezketan. Ala bait zegon Ramosen gogoa bertso oyek jartzerakoan.

        Irugarrena, Gure gizonak. Ontan ederki asko ageri da Ramosek Gipuzkoari eta Gipuzkoako gizonai zien maitetasuna.

        Laugarrena berriz, «Animak bideratzen». Fedearen gauzetan ere beroa zan Ramosen biotza.

        Lenengo iru zatien izenak gerok asmatua dira. Laugarren zatiarena bertso batetik artu degu.

        Ramos-ek etzun bere denbora guzian libururik argitaratu. Liburu asko osatzeko gaya sakabanatu, orixe bai. Beraz, gaurko au Ramosen lenengo liburua da, ta bere bertsorik famatuenen izenarekin batayatu degu.

 

 

 


Ramos Azkarate - Galtzaundi ta beste bertso asko

 


www.susa-literatura.eus