inprimatu
Bizi nintzena bakean
Izenburua:
Bizi nintzena bakean
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
765.zk.
Orrialdea:
4

Bizi nintzena bakean

 

 1

 

 Bizi nintzena bakean

 Aitamekin batean,

 Tratulari bat sartu zitzaitan une gaberik etxean,

 Ez baitzen handik jalgi kanporat ni zakuan sar artean.

 

 2

 

 «Amerikako bidea

 «Har ezazu, jaun gaztea!

 «Erranen dautzut nola bizi den toki hetako jendea:

 «Hemen kobrea bezain nasaiki han badabila urhea!»

 

 3

 

 Orduan nintzen harrotu,

 Gogo guzia berotu.

 Abisu frango izan nituen, ez bainioten behatu.

 Ni zoro bezain hura ernea, laster ninduen beretu.

 

 4

 

 Diru goseak nerama,

 Utzirik ait-eta-ama!

 Arrosa-petik jalgi ordutik, arrantzetan hatzemana:

 Nahigabetan beti bizi da zuhur ibiltzen ez dena.

 

 5

 

 Untzian hasi senditzen,

 Damuek bihotza zaurtzen:

 Ezker ta eskuin begira, bainan... urik baizik ez ikusten:

 Haize-tenpestek, masten karraskek zain guziak ikaratzen!

 

 6

 

 Heldu naiz azken buruan

 Gogoa naukan lekuan.

 Neure etxean nintuetarik atseginak inguruan,

 Orai hemen naiz, dohakabea, nehor gabe desterruan!

 

 7

 

 Bizi naiz atsegabetan,

 Beti hasgorapenetan:

 Damurik nintzen noizpeit fidatu bertzen solas ederretan.

 Geroztik hunat urrikitu zait probetxu gabe bortzetan!

 

 8

 

 Bidali diet amari,

 Zertaz nagon hemen eri:

 Zerbait laguntza egin dezola nigarrez dagon haurrari,

 Ahalik balitz, nahi bailuke sortu-lekurat itzuti!

 

 9

 

 Ene haurride gazteak,

 Ez segi ene bideak!

 Ur kiretsetan edan izan du zuen anaia maiteak!

 Hemen egunak luze doazko, nola herrian urteak!

 

 10

 

 Hemen nago, lazatua,

 Doluz-minez higatua,

 Berriz aldi bat ikusten badut sortu herriko zerua,

 Han biziko naiz lehen bezala, galtzen ez badut zentzua!

 


inprimatu