inprimatu
Biotza zinaukala
Izenburua:
Biotza zinaukala
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1559.zk.
Orrialdea:
3

Bihotza zinaukala

 

 1

 

 Bihotza zinaukala

 eskerrez beterik

 Zuretzat hoin eder zen

 egun haren gatik!

 Jainkoak deitu zaitu

 lanoen erditik,

 Maite zinuen mendi

 goi haren gainetik.

 

 2

 

 Egin derauzunean

 Urkulu-rat xixtu,

 Lurrezko gorputz hori

 balin bada histu;

 Artzain nagusiaren

 dei latz horrek zaitu

 Zeruko Urkulu-rat

 han berean piztu!

 

 2

 

 Zure Maiteaz orai

 betikotz betea,

 Goza zazu zeruko

 mendien bakea.

 Lano-pean utzi hauk

 ez ahantz ordea

 Susta orai bakarrik

 gaudenen fedea.


inprimatu