Bi presoneren gogoetak
- Zain luze hiru urthe burdin-hesietan,
Gaichtaginak bezala, zainduak harmetan!
Gau-egunez hementche esklabo-gatetan:
Soldadoen urhatsa beharritan!
Zainak asaldatuak gaude hersturetan.
- Zainak asaldatuak, bihotza trichterik,
Gogoa ihes dugu zoko hauiterait:
Aman musu galdez oi ametsetarik,
Emazte baten letra ikaran igurik,
Holache bizi gira burua galdurik.
- Jan edanek bihotza pizten balaukute,
Penei hobeki jazar gindazkiokete!
Doi-doia ugale bat emaiten daukate;
Segur pasatzen dugu hameka gosete:
Othoi Eskual-herritik urrikal zaizkute!
- Hutsa dugu sabela, hutsago bihotza!
Etsaien ganik bethi manera garratza:
Herra usu begian, denek solas motza,
Gure penak ikusiz karkailaz doatza.
Ez gaude ahantzirik heien esker beltza!
- Etsaia hotza dela orok badakigu,
Bainan jenuez bestalde bada hemen negu:
Gure etchola taulek badute chirriku:
Haizea intzirinez mehe heldu zaiku:
Hotz-ikaran baigaude, udaren haiduru!
- Gure gaitzen gainerat lagunen nigarrak:
Hunek berri gabea, harek berri tcharrak;
Heiek ez osasunik, hainitzek sukarrak,
Zonbat etsimenduan hemen hil-beldurrak:
Eta guk ezin arin heien arrangurak!
- Urrikal dakigula zeruko Jaun ona!
Aski denbora hemen badugu emana.
Ifernu hau aspaldi ezin da jasana.
Itzultzen girenean noizbait zuen gana!
- Bai, orduan zer beste Eskual-herrietan,
Gorphutz-arimak libro, denak lorietan.
Bake saindu maitea jarria denetan.
Segur alegrantzia atzarriz bet-betan
Berriz agertuko da gure bertsuetan!