inprimatu
Berria dut aditu
Izenburua:
Berria dut aditu
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
613.zk.
Orrialdea:
4

Berria dut aditu

 

 1

 

 Berria dut aditu,

 behar girela sanjatu,

 itsasora partitu.

 Portu hoitarik behar dugu

 Espainia oro hartu

 Urhia multzora bildu

 zilharra ere bai urthu

 senorak illotinatu!

 

 2

 

 Sankulotak lehenik

 joan ziren banderatik

 etsaiaren ondotik.

 Gero joan behar gira

 gure musketak harturik,

 baionetak sarturik,

 sabriak zorrozturik,

 Eginen tiagu erditik.

 

 3

 

 Banderak usu-usia,

 fama handiko tokia,

 debruez poseditua.

 Hiriak behar luke

 jatsaz ongi chahutu,

 sabriaz karrakatu,

 bolboraz isentsatu,

 artilleriaz porroskatu.

 

 4

 

 Bordeleko hiria,

 hiri eder famatua,

 agradamenduz bethia.

 Gu Eskualdun chazurrentzat

 kontra da hango airia

 buruko min bat bil eta

 segur ospitalia,

 han changrinetan hiltzia.

 

 5

 

 Eskualdunen herriak,

 herri maitagarriak,

 Jainkoaz benedikatuak.

 Noizik behin jakiten tiguk

 gone maiteñoen berriak:

 heien sentimenduak

 ez direla gambiatuak,

 gaudela seguratuak.


inprimatu