Beranteko urrikiak
1
Bizi nintzena bakean
Aitamekilan batean,
Tratutari bat sartu zitzautan uste gaberik etchean,
Ez baitzen handik jalgi kanporat ni saretan sar artean.
2
- «Amerikako bidea
Har ezazu, jaun gaztea,
Erranen dautzutt nola bizi den leku hartako jendea:
Hemen kobrea bezain nasaiki han badabila urhea!».
3
Orduan nintzen harrotu,
Gogo guzia berotu.
Abisu frango izan dut bainan ez naiz nehori behatu:
Ni zoro bezain hura ernea, laster ninduen beretu!
4
Diru goseak nerama,
Utzirik aita ta ama:
Arrosa petik jalgi orduko arrantzetan hatzemana,
Nahigabetan beti bizi da aiter behatzen ez dena.
5
Untzian hasi senditzen
Damuak bihotza zaurtzen:
Ald'orotara begira, bainan urik baizen ez ikusten:
Haine-tenpestak, masten karraskak, zain guziak ikaratzen.
6
Sartu naiz azken buruan
Gogoa naukan lekuan:
Neure etchean nituelarik atseginak inguruan,
Orai hemen naiz, dohakabea, nehor gabe desterruan!
7
Bizi naiz nahigabetan,
Beti hasgorapenetan:
Damurik nintzen noizbait fidatu bertzen solas ederretan;
Geroztik hunat urrikitu zait probetchu gabe bortzetan!
8
Ene haurride gazteak,
Ez segi ene bideak!
Ur kiretsetan edan izan du zuen anaia maiteak:
Hemen egunak luze doazko nota herrian urteak!
9
Bidali diot amari
Zertaz nagon hemen eri:
Zerbait laguntza egin dezola nigarrez dagon haurrari,
Ahalik balitz nahi bailuke sortu-lekurat itzuli.
10
Hemen nago lazatua,
Dolu-minez hiratua.
Ikusten badut berriz aldi bat Eskual-herriko zerua,
Hon biziko naiz lehen bezala, galtzen ez badut burua.