inprimatu
Beranteko urrikiak
Izenburua:
Beranteko urrikiak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2025.zk.
Orrialdea:
6

Beranteko urrikiak

 

 1

 

 Bizi nintzana bakean

 Ait'amekilan batean

 Tratulari bat sartu zerautan

 uste gaberik etxean

 Ez baitzuen nahi handik atera

 ni saretan sar artean.

 

 2

 

 Amerikako bidea

 Har-ezazu jaun gaztea

 Erranen dauzut nola bizi den

 leku hartako jendea

 Hemen kobrea bezain nasaiki

 han badabila urrea.

 

 3

 

 Orduan nintzan harrotu

 Gogo guzia berotu

 Abisu frango izan dut bainan

 ez naiz nehori behatu

 Ni zoro bezain hura ernea

 laster ninduen berotu.

 

 4

 

 Diru goseak nerama

 Utzirik ait'eta ama

 Arrosa petik ater'orduko

 arantzetan hatzemana

 Nahi-gabetan beti bizi da

 aiter behatzen ez dena.

 

 5

 

 Untzian hasi senditzen

 Damuak bihotza zaurtzen

 Ald'orotarat begira bainan

 urik baizik ez ikusten

 Haize tenpestak, mazten karraskak

 zain guziak ikaratzen.

 

 6

 

 Sartu naiz azken buruan

 Gogoan nuen lekuan

 Neure etxean nintuelarik

 atseginak inguruan

 Orai hemen naiz dohakabea

 nehor gabe desterruan.

 

 7

 

 Bizi naiz nahigabetan

 Beti hasgorapenetan

 Damu mingaitzik finkatu nintzan

 bertzen solas ederretan

 Geroztik hunat urrikitu zait

 probetxu gabe bortzetan.

 

 8

 

 Bidali diot amari

 Zertaz nagon hemen eri

 Zerbait laguntza egin dezola

 nigarrez dagon haurrari

 Ahalik balitz nahi bailuke

 sortu lekurat itzuli.

 

 9

 

 Hemen nago lotsatua

 Dolu minez higatua

 Ikusten badut berriz aldi bat

 Euskal-Herriko zerua

 Ber biziko naiz lehen bezala

 galtzen ez badut burua.


inprimatu